Impluvium hitza latinez impluere, angeluzuzeneko hondo laua duen putzua da. Greziar, erromatar eta etruriarren etxeetako (domus) atarian kokatzen zen.

Erromatar etxe bateko inpluvium-aren ikuspegia.

Impluviumera joaten zen ura, compluviumetik sartutakoa zen eta zorutik 30 cm azpitik zegoen. Sarritan ur biltegi batera konektatuta zegoen, beharra zegoenean ur hori erabil ahal izateko. Putzu honen beste funtzio bat, bero handia zenean, etxeko tenperatura moteltzea zen.

Erromatarren domuseko impluviumetan, gehienetan erromatar patrizioen familikoak, sarritan marmolez eraikiak, erdian estatua txiki batekin apainduak egoten ziren. Ponpeian, Fauno Etxearen indusketetan, antzinako hiriburuko etxe pribatu aberatsenetako batean, inpluvium bat aurkitu zuten, gaur egun Napoliko Arkeologia Museoan ikusgai.

Fauno estatua bat dantzan Impluvium baten erdian.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Erromatar domus bateko irudiak [1]


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.