Imanol Olaizola Etxeberria (Donostia, 1920ko urriaren 29a[1] - ib., 2018ko apirilaren 18a) gipuzkoar ikerlari, politikari eta musikaria izan zen. Kimika ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta Madrilen eskuratu zuen doktoregoa. 1979an Eusko Kontseilu Nagusiko Kultura Saileko zuzendari hautatu zuten, eta hurrengo uztailean Eusko Jaurlaritzakoa. 1976an, Aingeru Irigarai eta Agustin Zumalaberekin batera, Eusko Ikaskuntza abiaraztea eta indarberritzea lortu zuen. Jose Olaizola konpositore eta organo-jotzailearen semea da, eta musikaren alorrean, besteak beste, Maitea (1974) eta Easo (1977) abesbatzak zuzendu zituen; 1981ean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bultzatzaileetako bat izan zen, baita haren aurreneko lehendakaria ere 1982an. 1995ean Barandiaran Fundazioko Lehendakaritzaren ardura hartu zuen bere gain.

Imanol Olaizola
Bizitza
JaiotzaDonostia1920ko urriaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2018ko apirilaren 18a (97 urte)
Familia
AitaJose Olaizola
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta musikologoa
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Eusko Ikaskuntza

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu