Imanol Elias

euskal idazlea

Imanol Elias (Azpeitia, Gipuzkoa, 1936ko urtarrilaren 1a - Donostia, 2013ko urtarrilaren 26a[1]) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Antzezlan eta ipuin idazle, olerkari, herriko kronikari eta istorio biltzaile izateagatik nabarmendu zen. Politikagintzan, Azpeitiko alkatea izan zen 1983-1985 tartean.

Imanol Elias

Azpeitiko alkatea

1983 - 1985
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1936ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
HeriotzaDonostia Unibertsitate Ospitalea eta Azpeitia2013ko urtarrilaren 26a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta politikaria
KidetzaEusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: imanol-elias-odriozola-1936-2014 Literaturaren Zubitegia: 176

Lanak aldatu

Gipuzkoako ingurunean kokatu zituen bere ikerlan nagusiak: Gipuzkoako baserria kondairan zehar (1986), Iglesia de San Sebastián de Soreasu de Azpeitia (1993), Azpeitia historian zehar (1997) eta Azkoitia historian zehar (1999).

Horrekin batera, bestelako lanak ere kaleratu zituen: Apuntes históricos sobre Juan de Antxieta (1982), El toro: símbolo de fiesta en Gipuzkoa (1992).

Azpeitiko Antxieta Antzerki Taldearen bidez lau antzerki lan aurkeztu zituen: Jokoa nagusi, Lapurreta urtsua, Bi ahoko ezpata eta Sendagai traketsa. 1993an argitaratu zuen Bat, bi, hiru: ekitaldi bakarreko antzerkia.

Narrazioa aldatu

Antzerkia aldatu

Kronika aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Imanol Elias hil da. Uztarria.com

Kanpo loturak aldatu