Ilargiratze-moduluaren betebeharra gure satelitean ilargiratzea eta ilargiaren orbitara berriro itzultzea zen. Ontzian bi zati nagusi desberdintzen ziren: jaitsiera-modulua eta igoera-modulua. Ontzia hegaldi espazialetarako bideratuta zegoen espreski. Moduluak bizitzeko-sostenguaz lau edo bost egunez hornitzen zituen bi astronautak. Grumman Aircraft Companyk eraiki zuen Apollo ontziaren zati hau.

Apollo 16 ontziaren LM Ilargian pausatuta

Jaitsiera-moduluak lurreratzeko ekipamendua, radarraren antena, jaitsierarako motorra eta bere erregaia zeraman. Horrez gain, zenbait konpartimentu zituen Apolo programaren esperimentuetarako tresnak (ASLEP ingelesez), aginte-moduluarekin bateratzeko eskotila, PGNCS deituriko kontrol sistemak, radar eta komunikaziorako antenak, suziria eta ilargiaren orbitara itzultzeko eta aginte- eta zerbitzu-moduluarekin bat egiteko maniobrak ondo atera zitezen erregai adina eramaten zituen.

Kanpo estekak aldatu