Ikonoa (grezieraz εἰκών, eikon: "irudia") erlijiozko gaia izaten duen irudia da, gehienetan pintura edo behe erliebea, sarritan itxura zurrunekoa. Bizantzioko artean eta Eliza ortodoxoan asko erabiltzen da. Ikonoetan Jesu Kristo, Ama Birjina eta santuak agertzen dira. Asko Erdi Aroan egindakoak dira eta, nahiz egilearen izena ezezaguna izan, munduko museo hoberenetan (Moskuko Tretiakov Galeriak du bildumarik aberatsena) gordetzen diren arte obra txit ederrak dira.

Ezagutzen den Pantokratorraren ikonorik zaharrena (VI. mendea). Santa Katalina monasterioa, Sinai.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Ikus, baita ere aldatu