Ihurre (Olaberria)
Ihurre, Gipuzkoako Olaberria udalerriko langile klaseko auzo bat da. Berez, Olaberriko bi gune nagusietako bat da, mendi kaxkoan dagoen usadiozko herrigunetik urrundua, Oria ibaiaren haranean eta N-1 autoidearen alboan, Beasain eta Idiazabal udalerrien artean. Goierri eskualdeko industriagune nagusienetako bat da, enpresa, lantegi, tailer eta merkatal-gune askoren kokalekua.
Ihurre | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Olaberria |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′11″N 2°13′00″W / 43.036319°N 2.216531°W |
Demografia |
Auzoa aldatu
1960ko hamarkadaren hasieran langile klaseko jendearen etorrerarekin osatu zen, horietako asko Nafarroa Garaikoak eta Espainiako hainbat lurraldetatik etorriak, nagusiki José María Aristrain nafar jatorriko gipuzkoar enpresaburuak sortu eta bertan dagoen Aristrain altzairutegian (Arcelor Mittal) lan egitera, horregatik auzo honetako zati handi bat osatzen duten langile etxebizita blokeei Goierrin "Aristrainen etxeak" deitzen zaie.
Iruditegia aldatu
-
Ihurre auzoko "Aristrainen etxeak" eta N-1 errepidea, 1980ko hamarkadan.
-
Aristrain lantegia eta N-1 autobidea.
Kanpo estekak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ihurre (Olaberria) |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |