Ihi-txori

Zistikolidoen familiako hegazti paseriformea, txikia eta lumaje arrea duena. Intsektiboroa da batez ere baina neguan hazi eta aleak ere jaten ditu. Zingira, ibai eta abarren ertzetan egiten du habia.

Ihi-txoria (Cisticola juncidis) cisticolidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europa, Afrika, Australia eta hegoaldeko Asian bizi dena[1].

Ihi-txori
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaCisticolidae
GeneroaCisticola
Espeziea Cisticola juncidis
Banaketa mapa
Kumaldiaren tamaina3,7
Errute denbora13 egun
Arrautza

Deskribapena aldatu

Duela ez oso urte asko ezezaguna zen Euskal Herrian. Ezagutzeko aukera izan genuen, 1960ko hamarkadaren hasieran Doñanan: 10 cm eskaseko txori txiki bat, jauzi histerikoetan hegan orduak emateko gai dena, zotinaren eraso iraunkor baten harrapakina bezala, buztana haizagailu bat bezala irekita eta gelditu gabe jaurtiz, igoera eta jaitsiera bakoitzean, “tsip” “tsip” “tsip” zorrotz eta sarkorra. Noizean behin atseden labur bat eta berriro hasi.

Lurralde hegaldiaren erakustaldi hauetan ikusita, nahastezina da, eta ez da zaila hori egitea, udaberrian zehar eta udara arte egiten baitu.

Gertutik ikusita, txori arre txikia da, goiko zatiak pintzelkada beltz eta okrez marratuak ditu, ipurtxuntxurra gaztaina-gorrixka kolorekoa eta gorputzaren azpian zuri-horixka kolorekoa. Mokoa goiko masailezur ilunarekin eta beheko masailezur argiarekin. Hankak arre argiak.

Lezkari baten itxura du, baina erraz bereizten da bere tamaina txikiagoagatik eta bekain zuririk ez duelako, ondo markatuta izaten dute lezkariek.

Ihi-txoria Hegoafrikako fauna motako espeziea da, Europan genero tropikal baten ordezkari bakarra, gehienak afrikarrak dira soilik.[2]

Biologia eta ohiturak aldatu

Bere lurralde hegaldi bitxia deskribatu dugu jada aurreko atalean. Gainontzeko jarduerak lurzoruan egiten ditu, egon ohi den landaredi trinkoaren artean.

Belar altuen zurtoin tenteen artean habia txiki-txiki bat eraikitzen du, belarrak bata bestearengana hurbiltzen ditu sorta bat bezala, eta habiaren kanpoko egiturarekin uztartuta mantentzen ditu, beraz, ezin hobeto ezkutatzen du. Globular formakoa da, alboko sarrera txiki batekin. Kanpoko egiturari lotzen zaizkion zurtoinak josteko, armiarma sarearen hariak erabiltzen ditu. Barrutik kotoizko landare-gaiez estaltzen du, hala nola, sahatsen loreen biloa, karduenak etab, edo artilea, zaldi-ilea, amaraunak.

Erruteak, normalean sasoiko bi egiten ditu, 4 eta 6 arrautzaz osatuta egon ihi dira. Kolore oso aldakorrekoak, zuriak edo urdinxkak, orbanekin edo gabe. Inkubazioak 15 egun inguru irauten du eta beste hainbeste egonaldiak, gero laster sakabanatzen dira.

Lehen errunaldia apirilaren amaiera aldera egin ohi dute, beraz, ekainaren lehen hamabostaldi aldera dagoeneko prest daude bigarren ugalketari ekiteko, eta hain dira oparoak, ezen ez da arraroa hirugarren batekin ausartzea.

Ihi-txoria, funtsean intsektujalea da baina neguan hazi eta ale txikietara jo behar izaten du.

Banaketa, habitata eta estatusa aldatu

Ihi-txoriak banaketa zabala du Europako, Asiako, Afrikako eta Australiako klima tropikal eta epeletan.

Europan orain dela gutxi arte mediterraneoa zen zoilik, baina bere eremua iparralderantz zabaldu du, gaur egun Belgikako hegoaldeko zenbait tokitara iritsiz. Iberian ohikoa da Mediterraneo eremua. Kantauri isurialdera iritsi da, baina erdialdeko eremuan duen egoera ez da iso ezaguna.

Bere habitata belar-landare altuetako gune irekietan aurkitzen da: lezkadiak, edo belar garaiak dituzten belardietan, batez ere urmael, aintzira edo paduraren ertzetan, baina baita belardi hezeetan ere.

Banaketa Euskal Herrian nahiko bitxia da Mediterraneoko joera argia duen esoezie termofilo batentzat. Ihi-txoriaren populaziorik onena zalantzarik gabe, Kantaurialdeko kostaldeko zerrenda da, non ohikoa den lezkadietan eta ibaien ahoetako belardi hezeetan. Moztu gabeko belardietan ere bai, uretatik urrun. Barrualdera gutxi sartzen da, gutxitan kostaldetik 20 km baino gehiago.

Ebro haranean ibaien eta ibaiadarren behealdeko lezkadiak okupatzen ditu, baina ez dirudi batere ohikoa. Oso arraroa, ia ez dago, Arabako gainerako lurraldeetan, Kantabriako mendilerroaren eta isualdeak banatzen dituen mendilerroen artean, oso leku gutxitan dago.

Banaketa hori ihi-txoria espezie sedentarioa dela kontuan hartuta, mugatzailea neguko tenperaturak izan behar dira, Arabako eremu honetan, Kantauri isurialdean baino askoz baxuagoak dira.

Nolanahi ere, 1985ko urtarrilean izan genuen hotzaldi luzearen ostean, Kantauriar populazioaren gorakada ia ezabatu egin zen. Interesgarria izango da espeziearen etorkizuneko bilakaera aztertzea.

Erreferentziak aldatu

  1. BirdLife International (2004). Cisticola juncidis. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 253 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak aldatu

Araozko kontuak

  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.