Ihana Iriondo

arabar musikari eta ekoizlea

Ihana Iriondo Reglero (Gasteiz, 1998) arabar musikari eta ekoizlea da[1].

Ihana Iriondo
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1998 (25/26 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta disko-ekoizlea

Ibilbidea aldatu

Txikitan hasi zen solfeo ikasten eta ondoren piano ikasketak egin zituen. 17-18 urterekin gitarra hartu eta abestiak sortzen eta konposatzen hasi zen. Ikus-entzunezko ikasketak egin zituen eta 2021ean UDDA abeslari gasteiztarraren lehen diskoa ekoitzi zuen, En las Nubes[1]. Gaztea maketa lehiaketan entzulearen saria irabazi zuen diskoak[2].

Abesti ugari sortu ditu, adibidez "Super Heroi"[3] eta "Nola izango da?"[4] eta zuzeneko kontzertuak ere egin ditu[5][6] baina ez du oraindik diskorik atera. 2022ko urtarrilean Naiz Irratiko "Beste bat" saioaren hainbat atal gidatu zituen[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Gurrutxaga, Iker. (2022-01-22). ««Askotan emakumeak ahaztu egiten ditugu erreferentziak aipatzean eta musikaz hitz egitean»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  2. «Silitiak irabazi du 30. Gaztea Maketa Lehiaketa» EITB 2021-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  3. «Ihana: Super Heroi» EITB 2023-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  4. Ihana Iriondo Nola izango da?. (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  5. (Gaztelaniaz) «Egin Leku! - Ihana» Oihaneder Euskararen Etxea (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  6. «Ihana - Gasteiz - 2022-12-14» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.