Igor Kievekoa (antzinako eskandinavieraz: Ingvar) Kieveko printzerriko errege barego bat izan zen, 912tik 945 arte errege izan zena. Oso gutxi dago argi berari buruz Lehen Errusiar Kronikan. Uste denez, erregealdi honetan kronikak ez ziren askorik idatzi, lurraldea khazariarren mende baitzegoen garai honetan. Zalantzan jartzen da, baita ere, Ruriken semea izango ote zen.

Igor Kievekoa


Kieveko printzea

912 - 945
Oleg Novgorodekoa - Sviatoslav I.a Kievekoa

Grand Prince of Novgorod (en) Itzuli

879 - 945
Rurik - Sviatoslav I.a Kievekoa
Bizitza
Jaiotza877
HerrialdeaNovgorod Rus'
Kieveko Rusa
HeriotzaIskorosten (en) Itzuli, 945 (67/68 urte)
Hobiratze lekuaKurgan No 2728, Nemyrivka (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: traumatic amputation (en) Itzuli
Familia
AitaRurik
AmaEfanda
Ezkontidea(k)Olga Kievekoa  945)
Seme-alabak
Familia
LeinuaRurik leinua
Hezkuntza
HizkuntzakAntzinako ekialdeko eslaviera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSlavic religion (en) Itzuli

Igorrek bi aldiz setiatu zuen Konstantinopla, 941 eta 944an, eta, bere armada su grekoak suntsitu zuenez, enperadorearekin hitzarmen bat sinatu zuen (aipaturiko kronikan ikus daitekeena). 913 eta 944an, errusiarrek arabiarrak arpilatu zituzten Kaspiar Itsasoan, toki honetan egindako espedizioetan zehar.

Lehen kronikako kronologia begiratuz, Constantine Zuckermanek, Igor, errege, hiru urtez baino ez zela izan dio, 941eko udatik 945ean hil zen arte, kroniketan, Igor ez baita 941. urtea baino lehenago aipatzen.

Igor, drebliarren artean zerga bilketa egiten ari zela hil zen, 945ean, ondoren, bere emazte zen Olga Kievekoak mendekatu zuena. Lehen kronikak, bere heriotza, bere gehiegizko etekinekin lotzen du, hilabete berean bigarren aldiz zergak biltzen saiatzen ari zela adieraziz. Honen ondorio bezala, Olgak, zerga bilketa sistema aldatu zuen (poliudie).

Familia aldatu

Kanpo estekak aldatu