Ignitrona artezgailu-mota da, 1930eko hamarkadan asmatua, korronte alternoa korronte zuzen bihurtzen duena.

(1) Anodoa, (2) katodoa, (3) ignitorea, (4) merkurioa, (5) isolagailua, (6) fluido hozgarria.

Joseph Slepianek eraiki zuen Westinghouse enpresan lanean ari zenean.

Bi zati ditu: katodoa eta anodoa. Katodoa merkurio ontzi bat izaten da, eta anodoa metalezko edo grafitozko pieza bat.

Elektrodo abiarazle ("ignitore") bati intentsitate handiko pultsu bat aplikatzen zaionean, plasma-hodei bat sortzen da merkurioan. Plasmak ontziaren eta anodoaren arteko espazioa betetzen duenean, elektrodoen arteko elektroien korrontea sortzen da. Merkurioaren azalean, arku elektrikoak elektroiak askatzen ditu eta, hala, arkuak bere burua elikatzen du.

Erabilera aldatu

Intentsitate handia arteztu behar denean erabiltzen da, hala nola aluminio-galdategietan edo soldaduran.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu