Ignacio Gogeaskoetxea
Ignacio Gogeaskoetxea (Markina, 1825 – Lekeitio, 1881) bizkaitar euskaltzale, itzultzaile eta apaiza izan zen. Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Oñatiko Unibertsitatean, eta apai izateko ikasketak Toledokoan. Ondoren, Salamancara joan zen Kanon eta Teologiako goi-ikasketak egitera. Doktoretza lortu ondoren, Markinako parrokian jarri zen apaiz. Euskarari buruzko lan batzuk utzi zituen. Aipagarria da Apología de la lengua bascongada. Frai Luis Leongoaren obrak euskaratu zituen.
Ignacio Gogeaskoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Markina-Xemein, 1825 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Lekeitio, 1881 (55/56 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sancti Spiritus Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta itzultzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.