Ida Gramcko

idazle venezuelarra

Ida Gramcko (Puerto Cabello, Venezuela, 1924ko urriaren 11Caracas, Venezuela, 1994ko maiatzaren 2a) venezuelar idazlea izan zen.

Ida Gramcko

Bizitza
JaiotzaPuerto Cabello1924ko urriaren 11
Herrialdea Venezuela
HeriotzaCaracas1994ko martxoaren 3a (69 urte)
Familia
Ezkontidea(k)José Domínguez Benavides (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta filosofoa
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Genero asko landu zituen, saiakera, eleberria, antzerkia..., baina poesian iritsi zuen goren maila, bai kalitatez bai kopuruz.

Hasierako lanen artean, aipagarriak dira obra hauek: Umbral (1941, Ataria), Cámara de cristal (1944), Contra el desnudo corazón del cielo (1944, Zeruaren bihotz biluziaren aurka), La vara mágica (1948, Makila magikoa) eta Poemas: 1947-1952 (1952, Poemak: 1947-1952).

Gero, aldi batez, eleberrigintza eta antzerkigintza saiatu zituen. Aipatzekoak dira, eleberrien artean, Juan Sin Miedo (1956, Joan Beldur Gabea) eta beste zenbait kontakizun labur; antzerki-lanen artean, berriz, María Lionza (1955), La rubiera (1956, Bihurrikeria) eta La dama y el oso (1959, Dama eta hartza).

Geroago, errealitatearen transzendentzia sakondu zuen, eta oso lan oparoa egin zuen 1960ko hamarraldian zehar eta 1970ekoaren hasieran, bertsokera sakon mistiko batez: Poemas de una psicótica (1964, Psikopata baten poemak), Sol y soledades (1966, Eguzkia eta bakardadeak), Este canto rodado (1967, Errekarri hau), Preciso y continuo (1967, Zehatza eta jarraitua), Salmos (1968, Salmoak), Los estetas, los mendigos, los héroes (1970, Estetak, eskaleak, heroiak), Sonetos del origen (1972, Jatorriaren sonetoak), Mitos simbólicos (1973, Mito sinbolikoak), Quehaceres. Conocimientos. Compañías (1973, Zereginak. Jakitateak. Konpainiak).

Poesia horrez guztiaz gainera, saiakera-lanak ere egin zituen, herri-kulturaren inguruan, gehienbat. 1977an, Literaturako Sari Nazionala eman zioten.

Erreferentziak aldatu