Ich bin ein Berliner (alemanaz literalki Berlindar bat naiz) 1963ko ekainaren 26an John F. Kennedy estatubatuar presidenteak Mendebaldeko Berlinera eginiko bisitan aipatu zuen esaldi ospetsua da. Esaldi honen helburua Ameriketako Estatu Batuak Mendebaldeko Alemaniari, eta bereziki berlindarrei ematen zien babesa adieraztea zen. Garai hartan Mendebaldeko Berlin herrialde komunisten blokearen barnean kokatuta zegoen, eta Berlingo harresiak hiria bitan banatzen zuen.

Ich bin ein Berliner
Jatorria
Egilea(k)John Fitzgerald Kennedy
Sorrera-urtea1963
Argitaratze-data1963
IzenburuaIch bin ein Berliner
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte da1963 Kennedy visit to West-Germany (en) Itzuli
Kokapena
Koordenatuak52°29′06″N 13°20′40″E / 52.484932°N 13.344395°E / 52.484932; 13.344395
Map
Historia
BideoaYouTube

Hitzaldi hau Kennedyk bere politika ibilbidean eskainitako onenen artean sailkatu ohi da, Gerra Hotzeko une nabarmenetakoen artean ere badago. Mendebaldeko Berlingo hiritarrentzat babes moral garrantzitsua izan zen, hauek Ekialdeko Alemaniaren barnean okupazio baten beldurrez bizi baitziren. Kennedyk Rathaus Schöneberg eraikineko balkoitik honako hau esan zuen:

« Two thousand years ago the proudest boast was civis Romanus sum [I am a Roman citizen]. Today, in the world of freedom, the proudest boast is 'Ich bin ein Berliner!'... All free men, wherever they may live, are citizens of Berlin, and, therefore, as a free man, I take pride in the words 'Ich bin ein Berliner!

Orain dela bi mila urte esaldirik loriatsuena civis Romanus sum zen [ Erromako hiritar bat naiz]. Gaur egun, askatasunaren munduan, esaldirik loriatsuena 'Ich bin ein Berliner!' da... Gizon aske guztiak, edonon bizi direla ere, Berlingo hiritarrak dira, eta, hortaz, gizon aske gisa, 'Ich bin ein Berliner!' hitzetaz harro nago.

»

Bederatzi minutu inguru iraun zuen hitzaldi horretan, amaieran, berriro ere esan zuen "Ni berlindarra naiz" esaldi ospetsua. Hona hemen azken minutuetan esan zuena:

« Hesia sistema komunistaren porroten erakuslerik biziena eta agerikoena bada ere, inola ere ez gaitu pozten iraina delako, Historiarentzat ez ezik baita Gizateriarentzat ere (...). Askatasuna ezin da zatitu eta, gizon bat esklabo bihurtzen denean, gainerako gizakiak ezin dira aske sentitu. Eta guztiak aske direnean, orduan nahi izango dugu hiri hau besteekin lotuta egotea, herriarekin, Europako kontinentearekin, merezi duen ohore guztiaz. Egun hori heltzean, Berlin mendebaldeko hiria harro egon ahal izango da ia hamarkada bitan borrokaren lehenengo lerroan egon izanaz. Gizaki aske guztiak, edonon bizi direla, Berlineko hiritarrak dira eta, gizakia librea naizen aldetik, oso harro nago adierazpen hau egin izanaz: Ich bin ein Berliner (Ni berlindarra naiz.) »

Kanpo estekak aldatu