Ibrahim I.a (Konstantinopla, 1615eko azaroaren 5a - Konstantinopla, 1648ko abuztuaren 18a) sultan otomanoa izan zen 1640-1648 urteetan.

Ibrahim I.a


Otomandar Inperioko sultana

1640ko otsailaren 9a - 1648ko abuztuaren 12a
Murad IV.a - Mehmed IV.a
Bizitza
JaiotzaKonstantinopla1615eko azaroaren 5a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla1648ko abuztuaren 18a (32 urte)
Hobiratze lekuaQ55700548 Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaAhmed I.a
AmaMahpeyker Kösem Sultan
Ezkontidea(k)Hümaşah Sultan (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Biografia aldatu

Kara Mustafa Pasha bisirraren esku utzi zuen gobernua, eta bere inguruko emakumeen menera bizi izan zen. Austriaren eta Persiaren arteko bakea izenpetu zuen 1642an eta, Azov itsasoko lurraldeak berreskuratu ondoren, Veneziaren aurkako gerrari ekin zion 1645ean. Zergak handitu zizkien bere mendekoei, zituen gutiziak asetzearren, eta atxilo hartu zuten azkenean, erlijio agintarien aginduz, 1648ko abuztuan. Lepoa bihurrituta hil zuten hamar egunen buruan.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibrahim I.a