Estatistikan, ibiltarte-erdia zentro neurria da, datu handienaren eta txikienaren batez besteko aritmetiko sinpleaz kalkulatzen dena:

Bere eragozpen nagusia muturreko datuen menpekotasun nabaria da, muturreko datuak izatekotan, handienak edo txikienak izango baitira. Beraz, ez da neurri jasankorra. Halaber, bere haustura puntua 0 da, datu bakar bat aldatuz neurrigabe alda daitekeelako bere emaitza. Antzeko neurri bat, arestiko eragozpena ez duena, kuartil arteko ibiltarte-erdia da.

Kanpo estekak aldatu