Iaca edo Iacca (iberiar idazkeraz: iaka) egungo Jakan zegoen antzinako erromatar hiria izan zen, antzinako baskoi herrixkan eratua.[1]

Iaca
Motaerromatar hiri
Geografia
Map
Koordenatuak42°34′14″N 0°32′58″W / 42.570492°N 0.549317°W / 42.570492; -0.549317
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Aragoiko udalerriaJaka

800 metroko altueran, Oroel haitzaren iparraldean eta Canfrancen hegoaldean, Aragoi ibaiaren ondoan zegoen. Iakatarren hiriburua izan zen baina Klaudio Ptolomeok baskoi hirien artean kokatu zuen. Iakatar hauek akitaniarrekin lotura estua zuten eta litekeena da baskoiak edo baskoituak izana.[2]

Tito Liviok, Estrabonek eta Plinio Zaharrak ere hiriari buruz idatzi zuten.[3]

K.a. 195. urtean Katon Maiorrek hiriari eraso eta hurrengo urteko udaberrian, suessetanien laguntzari esker, konkistatu egin zuen. Erromatarren agindupean, Pirinioetako bideak babestu zituen eta ekonomia-gune inportantea izan zen III. mendera arte.

Erreferentziak aldatu

  1. Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
  2. Iacetanos (Gran Enciclopedia Aragonesa)
  3. Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..

Kanpo estekak aldatu