Iñupiaq zenbaki-sistema

Iñupiaq zenbaki-sistema edo Kaktovik zenbaki-sistema[1] Alaskako Iñupiaq hizkuntzako 20-oinarriko zenbakiak adierazteko sorturiko sistema da. Bisualki deigarriak dira eta duten formak adierazten duen zenbakia irudikatzen du.

Kaktovik sistemako lehenengo 20 zenbakiak (0tik 19ra)

Iñupiaq hizkuntzak zenbaki-sistema hogeitarra dauka, Kanada eta Alaskako gainerako Eskimo-aleut hizkuntzaguztiek bezala. 10ean oinarritzen den sistema jarraitzen duten zenbaki arabiarrak ez dira egokiak iñupiaq eta beste hizkuntza inuitak adierazteko. Honi aurre egiteko, Alaskako Kaktovik herriko ikasle batzuek sistema hogeitar bat asmatu zuten 1994 urtean[2], ondoren hedatu eta Kanadan ofizialki erabiltzeko kontuan hartu izan dena[3].

Agertzen den argazkian Iñupiaqen 0tik 19rako zenbakiak nola idazten diren adierazten da. Zenbaki handiagoak idazteko notazio posizionala erabili behar da. Unitateko zifrak zenbaki arabiarretan bezala adierazten dira (1=1), baina hamarrekoetan, zenbakia 20gatik biderkatu behar da, 10gatik biderkatu beharrean. Beraz, esaterako, 20 zenbakia adierazteko bateko bat eta zero bat idatzi behar dira () (1 bider 20 gehi 0); 40 zenbakia adierazteko bi bat eta zero bat idatzi behar dira () (2 bider 20 gehi 0); laurehun zenbakia adierazteko bateko bat eta bi zero idatzi behar dira () (1 bider 20 bider 20 gehi 0 gehi 0); zortziehun zenbakia adierazteko bi bat eta bi zero idatzi behar dira () (2 bider 20 bider 20 gehi 0 gehi 0) eta abar.

Sistema aldatu

Iñupiaq, gainerako hizkuntza inuitek bezala 20ko zenbatze oinarria eta 5eko zenbatze azpioinarria dute. Hau da, kantitateak multzoka zenbatzen dira (euskaraz bezala laur-ogei), 5, 10 eta 15 tarteko zenbakiak izanik. Ondorioz, 78 zenbakia adierazteko era hauxe da: "hiru-hamabost-hiru".

Grafikoki, Kaktovik zenbakiek iñupiaqeraren zenbaki-sistemako egitura lexikoa islatzen dute. Adibidez, zazpi zenbakia tallimat malġuk ("bost-bi") esaten da iñupiaqeraz eta Kaktovik sistemako zazpia marra baxu batek (bost) bi marra alturi (bi) lotuta osatzen du. Era berean, hamabi eta hamazazpi qulit malġuk ('hamar-bi') eta akimiaq malġuk (hamabost-bi) esaten dira, beraz, Kaktovik zenbaki-sistema jarraituz bi eta hiru marra altu (hamar eta hamabost) eta bi marra baxu idatziz lortzen dira.

Balioak aldatu

Azpiko taulan Iñupiaq zenbaki batzuen balioak agertzen dira[4].

Kaktovik zenbakien balioak
n n×203 n×202 n×201 n×200 n×20−1 n×20−2 n×20−3
1  ,    
8,000
   
400
  
20
 
1
 . 
0.05
 .  
0.0025
 .   
0.000125
2  ,    
16,000
   
800
  
40
 
2
 . 
0.1
 .  
0.005
 .   
0.00025
3  ,    
24,000
   
1,200
  
60
 
3
 . 
0.15
 .  
0.0075
 .   
0.000375
4  ,    
32,000
   
1,600
  
80
 
4
 . 
0.2
 .  
0.01
 .   
0.0005
5  ,    
40,000
   
2,000
  
100
 
5
 . 
0.25
 .  
0.0125
 .   
0.000625
6  ,    
48,000
   
2,400
  
120
 
6
 . 
0.3
 .  
0.015
 .   
0.00075
7  ,    
56,000
   
2,800
  
140
 
7
 . 
0.35
 .  
0.0175
 .   
0.000875
8  ,    
64,000
   
3,200
  
160
 
8
 . 
0.4
 .  
0.02
 .   
0.001
9  ,    
72,000
   
3,600
  
180
 
9
 . 
0.45
 .  
0.0225
 .   
0.001125
10  ,    
80,000
   
4,000
  
200
 
10
 . 
0.5
 .  
0.025
 .   
0.00125
11  ,    
88,000
   
4,400
  
220
 
11
 . 
0.55
 .  
0.0275
 .   
0.001375
12  ,    
96,000
   
4,800
  
240
 
12
 . 
0.6
 .  
0.03
 .   
0.0015
13  ,    
104,000
   
5,200
  
260
 
13
 . 
0.65
 .  
0.0325
 .   
0.001625
14  ,    
112,000
   
5,600
  
280
 
14
 . 
0.7
 .  
0.035
 .   
0.00175
15  ,    
120,000
   
6,000
  
300
 
15
 . 
0.75
 .  
0.0375
 .   
0.001875
16  ,    
128,000
   
6,400
  
320
 
16
 . 
0.8
 .  
0.04
 .   
0.002
17  ,    
136,000
   
6,800
  
340
 
17
 . 
0.85
 .  
0.0425
 .   
0.002125
18  ,    
144,000
   
7,200
  
360
 
18
 . 
0.9
 .  
0.045
 .   
0.00225
19  ,    
152,000
   
7,600
  
380
 
19
 . 
0.95
 .  
0.0475
 .   
0.002375

Unicode aldatu

Kaktovik zenbaki
  0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 A B C D E F
U+1D2Cx 𝋀
 
𝋁
 
𝋂
 
𝋃
 
𝋄
 
𝋅
 
𝋆
 
𝋇
 
𝋈
 
𝋉
 
𝋊
 
𝋋
 
𝋌
 
𝋍
 
𝋎
 
𝋏
 
U+1D2Dx 𝋐
 
𝋑
 
𝋒
 
𝋓
 

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) North Slope Iñupiaq-Ingeles hizkuntza. Alaska Native Languages Archives (University of Alaska Fairbanks).
  2. Bartley, Wm. Clark. (1997). Sharing our pathways. University of Alaska Fairbanks.
  3. Kanadako Kontseilu Inuit Zirkunpolarra.
  4. (Ingelesez) MacLean. (2014). Iñupiatun Uqaluit Taniktun Sivuninit / Iñupiaq to English Dictionary (Iñupiaq-Ingelesa hiztegia). , 832 or..

Kanpo estekak aldatu