Iñaki Gorostidi Astigarraga (Apakintza baserria,[1] Aduna, 1955eko abuztuaren 11) harri-jasotzailea, boxeolaria eta harri-artisaua da. Adunako Apakintza baserrian jaioa, hamalau urterekin hasi zen harriak altxatzen. Soldaduska egin ondoren, boxeoan hasi zen, guztira 33 borroketan parte hartuz. Boxeoa utzi eta harri-jasotzera itzuli zen. Bere lorpen handiena Tolosako Beotibar pilotalekuan izan zen 1982ko maiatzaren 9an 185 kiloko harri zilindriko zaharra altxa zuenean esku bakar batez. Geroztik harriak bere izena darama: Gorostidi harria. Lesio larri baten ondoren, harri-jasotzea utzi eta harriarekin artisautza lanetan hasi zen, harri-jasotzeko harrien miniaturak eta harrizko bestelako apaingarriak egiten.

Iñaki Gorostidi
Bizitza
JaiotzaAduna1955eko abuztuaren 11 (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria eta harri-jasotzailea

Erreferentziak aldatu

  1. Euskonews, Antxon Aguirre Sorondo, 2003-10-10.