Iñaki Alkorta

enpresaburu

Iñaki Alkorta Andonegi (Donostia, 1950 - Ibidem, 2023ko irailaren 29a) zuzenbidearen eta enpresa kudeaketaren inguruan egin zituen ikasketak. Bere ibilbide profesionala desgaitasunen bat zutenen laneratzearekin egon da lotuta. Gureak taldearen sorreran eta hedapenean funtsezko pertsona izan zen. 2006tik Gureak taldearen presidentea izan zen eta 1977tik 2011 arte, zuzendari orokorra.[1] EHLABE Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen Alkorta, eta gaur egun presidentea zen. Donostiako Goienetxe fundazioaren patronatuko kide ere izan zen.

Iñaki Alkorta
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1950
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko irailaren 29a (72/73 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Atzegi elkartearen gurasoen kezkatik abiatu zen Gureak, desgaitasunen bat zutenentzako lan aukera egonkorrak sortu eta kudeatzeko, eta gaur egun 6.000 pertsona inguruk osatzen dute taldea; horietatik %84k desgaitasunen bat daukate.[2]

Sariak aldatu

  • 2003an enpresabururik onenaren saria jaso zuen, Gipuzkoako merkataritza ganberaren eskutik.
  • 2015ean, enpresa munduan egindako lana aitortzeko, Joxe Mari Korta saria jaso zuen, Iñigo Urkulluren eskutik. Gureak-ek egindako ekarpena aitortu nahi izan zuen Eusko Jaurlaritzak: «Enpresa talde hori lan aukera egonkorrak eta pertsonen mugetara ahalik eta gehien egokitutako lan aukerak sortzeko eta kudeatzeko sortu zen, eta adimen desgaitasuna duten gipuzkoarrei lehentasuna ematen diete».[3][4]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu