Huthiak (arabieraz: الحوثيون‎al-Ḥūthiyyūn), Jainkoaren babesleak (arabieraz: أنصار الله‎Ansar Allah) bezala ere ezagunak, Yemengo matxinatu xiiak dira.

Huthiak
Datuak
Motamugimendu politikoa, erakunde politikoa eta Specially Designated Global Terrorist (en) Itzuli
HerrialdeaYemen
Agintea
LehendakariaHussein Badreddin al-Houthi (en) Itzuli eta Abdul-Malik al-Houthi (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1994
webgune ofiziala
Twitter: ansarollah2 Telegram: ansarollah1 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Ipar Yemen eta Hego Yemen elkartzean Ansar Ala mugimendua sortu zen, iparraldean xiitek zuten diskriminazioari aurre egiteko. Hussein Badreddin al-Huthi buruzagia 2004an hil zuen armadak, eta geroztik bere izena hartu du mugimenduak[1]..

Ideologia aldatu

Xiismoaren adar zaidia jarraitzen dute. Huthientzat ideologia wahhabia babesten duten taldeak arriskutsuak dira, izan ere, muturreko islamismo sunita da wahabismoa, eta horregatik ez du onartzen ez beste erlijiorik, ezta berea ez den islamaren beste interpretaziorik. Hori dela kausa, Saudi Arabiaren etsai dira eta mugan zuzenean ere eraso izan die. Zaidismoa Irango xiismoaren adar berekoa ez izan arren, gobernuak eta Saudi Arabiak Irani egozten diote huthiei laguntza ematea[1].

Kopurua aldatu

Yemengo herritarren %35 inguru dira zaidiak[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Zein da zein» Berria 2015/01/25.

Kanpo estekak aldatu