Hunberto II.a Italiakoa

Hunberto II.a Italiakoa (Racconigi, 1904ko irailaren 15a - Geneva, 1983ko martxoaren 18a) Italiako Erresumako azken erregea izan zen, Viktor Emanuel III.ak, bere aitak, abdikatu ondoren. Haren erregealdia laburra izan zen oso, 1946ko maiatzaren 9tik urte bereko ekainaren 12ra arte; hori dela eta, Re di Maggio (maiatzeko erregea) izenarekin egin zen ezagun.

Hunberto II.a Italiakoa

(1944)
Italiako errege

1946ko maiatzaren 9a - 1946ko ekainaren 18a
Viktor Emanuel III.a - baliorik ez →
steward (en) Itzuli

1943 -
Head of the House of Savoy (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaRacconigi1904ko irailaren 15a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1904ko irailaren 15a -  1946ko ekainaren 18a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaGeneva1983ko martxoaren 18a (78 urte)
Hobiratze lekuaHautecombe Abbey (en) Itzuli
Familia
AitaViktor Emanuel III.a
AmaHelena Montenegrokoa
Ezkontidea(k)Maria Jose Belgikakoa  (1930eko urtarrilaren 8a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSavoiako etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Candido Sassone (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, monarka, politikaria eta subiranoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraItalian Air Force (en) Itzuli
GraduaMarshal of Italy (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Italian invasion of France (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm1375491 Find a Grave: 7030039 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
King Umberto II

Jaiotza-izenez Umberto Nicola Tommaso Gennaro Maria di Savoia-Carignano Pivetti, Piamonteko printzea Viktor Emanuel III.aren eta Elena Montenegrokoaren hirugarren umea izan zen. Italiako tronurako oinordeko gisa, Piamonteko printze titulua erabili zuen. 1929an atentatu bat izan zuen Belgikan. 1930ean, Maria Jose Belgikakoarekin (1906-2001), Alberto I.aren alabarekin ezkondu zen.

Italiako errege aldatu

1944an aliatuek Erroma liberatu ondoren, Italiako Erresumako ordezkari militar izan zen, eta estatuburu-funtzioak hartu zituen. Viktor Emanuel III.ak bere seme Hunberto II.aren mesedetan abdikatu zuenean, Italiako errege izan zen, baina 33 egunez soilik, 1946ko ekainaren 12an egindako plebiszituko emaitzak onartu behar izan baitzituen; plebiszitu horretan, italiarrek Errepublikaren aldeko jarrera agertu zuten.

Hunberto Savoiakoak erbesteratu egin behar izan zuen, eta Cascais izeneko hiria, Portugalen, izan zen haren bizitokia. Urte batzuk geroago Genevan, Suitzan, jarri zen bizitzen, eta handik behin eta berriro egin zion gobernu italiarrari, gizatasunezko arrazoiak zirela medio, Italiara itzultzeko eskaria. Horretarako, Erroman jaioa den Espainiako errege Joan Karlos I.aren babesa ere izan zuen.

Hunberto II.a Suitzan hil zen, 1983an, bere aberria zapaltzeko nahia beteta ikusi gabe.

Kanpo estekak aldatu