Hunain Ibn Ishaq

Hunain ibn Ishaq» orritik birbideratua)

Hunain Ibn Ishaq[1] (asirieraz: ܚܢܝܢ ܒܪ ܐܝܣܚܩ, arabieraz: أبو زيد حنين بن إسحاق العبادي‎; ’Abū Zayd Ḥunayn ibn ’Isḥāq al-‘Ibādī; Al-Hirah, 809Bagdad, 873) arabiar sendagile eta alkimista izan zen.

Hunain Ibn Ishaq

Bizitza
JaiotzaAl-Hira809
HerrialdeaAbbastar Kaliferria
HeriotzaBagdad873 (64/65 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Asiriera
persiera
antzinako greziera
Irakaslea(k)Masawaiyh (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmedikua, itzultzailea, filosofoa, zientzialaria eta historialaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNestorianismoa

Bizitza aldatu

Kristau nestoriarra zen. Bagdaden egin zituen medikuntza-ikasketak. Al-Mutawakkil kalifak bere fisikari izendatu zuen. Palestinan, Egipton eta Sirian ibili zen antzinako grekoen eskuizkribuen bila, eta Bagdadeko itzultzaile-eskolan, berak eta bere ikasleek haietako asko arabierara itzuli zituzten. Medikuntzari dagokionez, eragin handia izan zuen grekotik egin zituen itzulpenen bidez, Galeno, Hipokrates, Aristoteles eta beste askoren obrak itzuli baitzituen; Galenoren zenbait obra bere itzulpenen bidez baizik ez dira ezagutzen, jatorrizko testuak galdurik baitaude. Betiere kontu handiz bildu eta jaso zituen kimikan egin zituen esperimentu guztien albisteak eta oharrak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.