Hudson Badiako Konpainia

Hudson Badiako Konpainia (ingelesez: Hudson's Bay Company; HBC) Kanadako enpresarik zaharrena da, eta oraindik lanean ari den munduko zaharrenetakoa.[1] Karlos II.a erregeak 1670ean konpainia pribilegiatu gisa sortu zuen, eta Ipar Amerikako iparraldeko Hudson badian itsasoratzen diren ibai eta errekek bustitako eskualdearen gainean merkataritzaren monopolioa eman zion. Eremuari Ruperten Lurraldea deitu zitzaion, erregeak izendaturiko Konpainiako lehen gobernadorea zen Rupert Rhingoa printzearen omenez. Garai hartan muga zehatzak ezagutzen ez ziren eskualde horrek 3.900 000 km² zituen, egungo Kanadaren eremuaren herena baino gehiago, eta egungo Estatu Batuen erdialde-iparralderaino hedatzen zen.

Hudson Badiako Konpainia
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreaTxikizkaria, retail sale in non-specialised stores (en) Itzuli eta Merkataritza
HerrialdeaKanada
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak70.000
Agintea
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
JabeaNRDC Equity Partners (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1670eko maiatzaren 2a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: hudsonsbay Edit the value on Wikidata

Konpainiak hainbat mendez monopolioa izan zuen, Ipar Amerikako iparraldeko zati handi baten esplorazioan parte hartuz. Eskualde horrek de facto gobernatu zuen gaur egun Kanadako Alberta, Manitoba, Saskatchewan, Nunavut eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeei (baita Ontario probintziaren iparraldeari ere) dagokienean. Larruen merkataritzaren gainbeherarekin, Konpainiak Kanadari 1800. urteetan Rupert Lurraldea saldu zion, eta, azkenean, lur-erosketa handiena izan zen. Orduan, Konpainia mendebaldeko Kanadako kolonoen ondasun eta janarien hornitzaile izatera pasa zen.

Gaur egun, Konpainia herrialdeko sare komertzial handienetako bat administratzen duen korporazio bat da, herrialde osoan dendak dituena eta produktu ugari saltzen dituena. 2009an, Konpainiak Kanadako 7.000 milioi dolarreko diru-sarrerak izango zituela aurreikusi zen. Konpainiaren egoitza Toronton dago, Ontarion.

Gobernadoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.