Hudo,[1] uroi edo untxarta[2] (Mustela putorius furo) ipurtatsaren forma etxekotua da, carnivora ordenako mustelidoen familiako ugaztun bat.

Hudo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaMustela
EspezieaMustela putorius
Azpiespeziea Mustela putorius furo
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
Ernaldia45 egun
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta ensembl.org…

Ezaugarriak aldatu

40 cm inguru luze izaten da eta 0,7kg eta 2,3kg inguru pisatzen dau. Ilea zuri horixka du, eta begiak gorriak. Eta 5-10 urte iraun dezake.[3]

Historia aldatu

Uste da hudoek duela bi mila urte baino gehiago hasi zutela euren historioa gizakiarekin batera. Greziarrak izan ziran hudoak ugaltzen eta ehizatzeko erabiltzen lehenak, Egiptoarrak gatuekin bezala. [4]Hudoa turoatik etortzen da bere azpiespezie bat dalako bere izen zientifikoa (mustela putorius) da horregaitik hudoa (mustela putoriu furo) izenagaz ezagutzen dira.[5]

Ehiza aldatu

Ehunka urtetan zehar hudoen erabilera nagusia ehiza izan zan. Bere gorputz luze eta eztilizatuagaz ondo egokituta dagozalako gordelekuetan dagozan animaliak ehiztatzeko.[6]

Oraindik ehiztatzeko erabiltzen dira herrialde batzuetan, batez ere Australian, untxi asko dagozalako. Espainian, hudoak ehizarako erabiltzea araututa dago autonomia-erkidego bakoitzean, baina gehienek, Balear uharteek adibidez, debekatu egiten dute legez erabiltzea. Beste komunitate batzuek, hudoekin ehizatzea debekatu arren, baimena ematen dute, untxi-izurritea dagoela onartzen bada.[7]

Hudoak maskota moduan aldatu

Hudoak energia eta bizitasuna asko dauka, gainera lagun egiteko animali bikaina da, oso izaera jostagarria dauka eta bere giza familiarekin aisialdiko uneak partekatzea maite du. Jakina, eguneroko prezentzia eta dedikazioa eskatzen du.[8]

Elikagaiak aldatu

Hudoa haragijalea da eta metabolismo oso azkar bategaz, animali oso bat jan ahal dau adibidez untxiak, arratoiak edo hegaztiak. Fruta ere jan dezake, hala nola, baiak, platanoak, sagarrak eta meloiak.[9] Beraien osasuna mantentzeko azido gabeko ezin dabe frutarik jan, ultzerak eragin ahal dabelako. Hudoaren elikagai idealak% 32-38 proteina eta% 15-20 gantz ditu[10] (hudoaren elikagai proteinen jatorria haragitik etorri behar da beti, ez sojatik edo antzeko landareetatik).[11]

Aktibitatea aldatu

Hudoek lo egiten ematen dute denbora gehiena, egunean hamalau ordutik hemezortzi ordura[4], baina esnatuta daudenean oso aktiboak dira, eta jolastea asko guztatzen jakez. Hudoak ilunabarreko animaliak dira, hau da, egunsentian, ilunabarrean eta gauaren zati batean aktiboagoak direnak. Kaiolatuta badaude, egunero atera behar dira, ariketa fisikoa egin dezaten, gutxienez ordubete eta jolasleku bat behar dute.[12]

Hudo espezieak aldatu

Hudoek kolore eta tonalitate ugari dituzte, eta ohikoenak honako hauek dira:[13]

  • Albinoa
  • Beltza
  • Sable beltza
  • Xanpaina
  • Txokolate
  • Kanela
  • Zuria begi beltzekin (ez albinoa)
  • Sablea
  • Zilarra
  • Hiru kolorekoa

Erreferentziak aldatu

  1. Fundazioa, Elhuyar. «hurón» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  2. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  3. «SOSHurones - Información técnica del hurón» www.soshurones.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2018-08-10). «Las diez curiosidades que no sabías sobre los hurones» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. www.hurones.com.mx (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Hurón: 15 cosas alucinantes que no sabes sobre este animal - Olor fuerte» MuyInteresante.es 2018-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  7. (Gaztelaniaz) «Caza del conejo con hurón · Blog de caza · Álvarez» http://www.a-alvarez.com/ (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  8. (Gaztelaniaz) «El hurón como mascota: todo lo que hay que saber» Catycan 2018-01-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  9. (Gaztelaniaz) «¿Qué come un hurón?» Blog Verdecora 2014-01-30 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  10. (Gaztelaniaz) «Hurones, lo que debes saber sobre su naturaleza y cuidados» Clínica Veterinaria Zarpa (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  11. (Gaztelaniaz) «¿Cuál es la mejor dieta para un hurón?» Gwana Vet 2018-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  12. (Gaztelaniaz) Huelin, Laura. (2018-08-16). «Todo sobre el comportamiento del hurón» Mis Animales (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  13. (Gaztelaniaz) petepua. (2020-10-02). «✅ Razas de hurones. Clasificación y taxonomía del hurón: Ferrets 🐾» Pet-e-Püa (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).

Kanpo estekak aldatu