Howard Stern (Jackson Heights, Queens, New York, 1954ko urtarrilaren 12)a - ). Aktore, umorista eta idazlea izateaz gain, irratiko eta telebistako pertsonaia esanguratsua da. Bere programa propioa du irratian, Howard Sternen Showa, astelehenetik ostegunera egunero Howard 100en bidez Satelital Sirius irratian.

Howard Stern

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHoward Allan Stern
JaiotzaQueens eta Jackson Heights (en) Itzuli1954ko urtarrilaren 12a (70 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Beth Ostrosky Stern  (2008 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaBostongo Unibertsitatea
South Side High School (en) Itzuli
Boston University College of Communication (en) Itzuli
Roosevelt High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, irrati-esataria, argazkilaria, telebista aurkezlea, idazlea, autobiografialaria, kazetaria, enpresaburua eta telebista-ekoizlea
Enplegatzailea(k)NBC
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Libertarioa

howardstern.com
IMDB: nm0001769 Allocine: 21329 Allmovie: p68057 TV.com: people/howard-stern
Facebook: thehowardsternshow Twitter: HowardStern MySpace: koam Youtube: UCENdrrK5sWM-RV5nTLwBNXw Last fm: Howard+Stern Musicbrainz: e2714df1-4613-4dee-8e0e-f4f333200914 Discogs: 272386 Allmusic: mn0000230105 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

 
Howard Stern
 
Howard Stern eta Beth Ostrosky

Stern Queensen (New York) jaio zen 1954ko urtarrilaren 12)an. Gurasoak Ben eta Ray izan ziren eta austro-hungariar inperiotik eratorritako inmigranteak ziren. Arreba Ellen 4 urte zaharragoa zen. Ray etxekolanak egiten aritzen zen eta aita Ben Manhattango Aura, Inc. grabazio estudioaren jabeetako bat zen.

1955ean, familia judua Rooseveltera joan zen, Long Islanden eta Sternek 5 urterako zaletasun handia erakutsi zuen irratiarekiko. Aitari egindako bisitetan, Wally Cox, Don Adams edo Larry Storch ikusi zituen bere marrazki bizidun gogokoenei ahotsa jartzen eta honek eragina izango du gero egingo duen lanean.

1969an, familia Rockvillera joan zen bizitzera eta Stern South Side High School eskolara aldatu zen.

Sternen unibertsitateko hasierako urteak Bostonen eman zituen. 1973an hasi zen unibertsitateko irratian lanean eta albisteak eman edo elkarrizketan antolatu zituen. Umore programa bat ere egin zuen bere 3 kideekin: The King Schmaltz Bagel Hour.

1974an, School of Public Communications eskolan hartu zuten eta 1975eko uztailean, Fredericksburgeko Radio Engineering Institute of Electronics delakoan diplomatu zen. Lizenzia horrekin WNTN-en egin zuen debuta, Newtonen, Massachusettsen. 1976an, Cum Laude graduatu zen Bostongo unibertsitatean, Komunikazio arloko titulua atera zuelarik.

1978ko ekainaren 4an ezkondu zen Stern bere lehen emaztearekin, Alison (Berns), Massachusettsen eta 3 alaba dituzte: Emily Beth (j. 1983), Jennifer Debra (j. 1986) eta Jade Ashley (j. 1993)

1999ko urriaren 22an, Sternek dibortzioa iragarri zuen. 2001ean gauzatu zuten.

2000n, Sternek harreman berria hasi zuen Beth Ostrosky modelo eta telebista aurkezlearekin. 2006ko otsailaren 14an, Stern eta bere andregaia zen Beth Ostrosky modeloaren arteko konpromisoa ofizializatu zuten. 2007an ezkondu ziren New Yorken[1].

Lana aldatu

Howard Stern izarra da AEBetako irratian. Bere karreran zehar zakila txikienen lehiaketa egin du zuzenean, Playboyko modeloak ekarri ditu inteligentzia testak egiteko xedean, Axel Roseri deitu dio goizeko seietan eta Bee Geesek bere abestia den To love somebody (Norbait maite) aldatu eta parodiatzea lortu du eta To lose your penis (Zakila galdu) abestea, John Wayne Bobbitti eskainiz -jakin beharra dago John Wayne Bobbitt ospetsua egin zela bere emaztea zen Lorena Bobbittek zakila moztu ziolako-[2].

Sternen irrati showa urtetan eman zuten AEBetan FMn eta AMko estazioetan, 2005eko abenduaren 25ean bertan behera geratu zen arte. 2006ko urtarrilaren 9tik aurrera, Sirius bidez zabaldu zuten showa.

Beste hainbat esparrutan ere lan egin du: prentsa, telebista, musika eta zinema.

Bi liburu ere baditu:

  • Private Parts, gero filma egingo zutena.
  • Miss America

Telebistako proiektuetan ere ez da atzera geratu:

  • New Yorkeko WWR-TVko showa.
  • E!-n gaueko show bat du bere irrati program dokumentatzen duelarik.
  • Antzeko programa bat du CBSn, Saturday Night Liveri lehia egingo ziona.
  • Howard On-Demand kable bidez.
  • Son of the Beach, Baywatchi egindako parodia FX kanalean eta berak ekoiztua

2006an, Time aldizkariak munduan eragina duten 100 pertsonen artean kontabilizatu zuen[3] eta Forbesek ere 7. postua esleitu zion munduan eragina duten pertsonaia ospetsuen artean[4].

America´s Got talent programako epaileetako bat da gaur egun eta bere ekonomia gorantz doa geratu gabe[5].

Filmografia aldatu

Filmak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1986 Ryder, P.I. Ben Ben Wah - T.V. Commentator
1997 Private Parts Bere burua

Etxerako bideoak aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1988 Howard Stern's Negligeé and Underpants Party Bere burua
1989 Howard Stern's U.S. Open Sores
1992 Butt Bongo Fiesta
1994 Howard Stern's New Year's Rotten Eve 1994

Telebista aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1981 Petey Greene's Washington Bere burua
1987 Nightlife Bere burua
1984–1993 Late Night with David Letterman Bere burua
1987 The Howard Stern Show Bere burua 5 episodio piloto egin ziren eta ez ziren sekula atera
1988 The New Hollywood Squares Gonbidatua
1990–1992 The Howard Stern Show Bere burua
1992 1992 MTV Video Music Awards Fartman
1992–1993 The Howard Stern "Interview" Bere burua
1993 The Larry Sanders Show Bere burua Bigarren denboraldia, 18. kapitulua
1993 The Jon Stewart Show Bere burua 1. denboraldia, 1. kapitulua
1994–2005 Howard Stern Bere burua
1997 Saturday Night Live Bere burua Saturday Night Live 22. denboraldia, 14. kapitulua
1998 The Magic Hour Bere burua
1998 The Roseanne Show Bere burua 1. denboraldia, 54. kapitulua
1998–2001 The Howard Stern Radio Show Bere burua
2001 The Concert for New York City Bere burua
2004 Extra Bere burua
2005–present Howard TV Bere burua 2006ko martxoaren aurretik Howard Stern On Demand
2011 Piers Morgan Tonight Bere burua 2. kapitulua
2011 The Daily Show with Jon Stewart Bere burua 16. denboraldia, 29. kapitulua
2011 Late Show with David Letterman Bere burua 18. denboraldia, 3439. episodioa
2012–present America's Got Talent Bere burua Jueza, Piers Morgan ordezkatuz

Diskografia aldatu

Urtea Albuma Etiketa Oharrak
1982 50 Ways to Rank Your Mother Wren Records Berriro editatu zuten: Unclean Beaver (1994) Ichiban/Citizen X labels
1991 Crucified By the FCC Infinity Broadcasting
1997 Private Parts: The Album Warner Bros.

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Howard Stern