Hotel Arts (Arts hotela) Bartzelonako eraikin enblematikoenetakoa da XX. mende amaieran. Joko Olinpikoak zirela-eta 1988 eta 1992 urteen bitartean eraiki zen Olinpiar Portuaren sarreran, Mapfre dorrearen alboan. Bi hauek Bartzelona eta Kataluniako eraikin altuenak dira.

Hotel Arts (ezkerrean) eta Mapfre dorrea (eskuinean) Bartzelonako Portu Olinpikoan, Frank O. Gehryren metalezko arraina aurrean duelarik

Beira berde eta griseko dorre hau, kolore zuriko burdinez bildutako egitura duena, Bruce Graham arkitektoak eraiki zuen, eta 1994an ireki zen hotela du barnean. Horrez gain, luxuzko 27 bizitegi ere baditu azken bederatzi solairuetan.

Ikus, gainera aldatu

41°23′13″N 02°11′47″E / 41.38694°N 2.19639°E / 41.38694; 2.19639

Kanpo estekak aldatu