Hondakinen minimizazio

Hondakinen minimizazioa da pertsonek eta gizarteak sortutako hondakin kantitatea gutxitzeko prozesu eta politika. Hondakinen minimizazioak esfortzua dakar fabrikazioan erabiltzen diren lehengai-gutxitzea eta energia-gutxitzea lortzeko. Produkzioa mantenduz, lehengai gutxiago erabiliz gero, orokorrean hondakin gutxiago sortuko litzateke. Hala ere, hondakinak gutxiagotzeko, produkzio-prozesuaren ezagutza behar da. Horretarako, materialen jarraipena egin behar da lortzen diren lekuetatik bueltatzen diren lekuetaraino, eta hondakinaren konposizioa ezagutu behar da.

Hondakinen hierarkia

Hondakinen iturria aldatu

Hondakinen iturri nagusia ez da berdina izaten herrialde guztietan. Erresuma Batuan, hondakin gehienak eraikinen eraisketetan sortzen dira. Sorburu hauen atzetik meatzaritza, harrobiak, industria eta merkataritza daude. Etxe-hondakinak, aldiz, sortutako hondakin guztien ehuneko txiki bat besterik ez dira. Batzuetan, produkzio-katearen eskakizunaren ondorioz sortzen dira hondakinak. Adibidez, produktu jakin bat paketatzen duen enpresa batek, ontziratzea modu jakin batean egin behar dela esan dezake, berak duen makinariaren nahietara gerturatzen delako (baina modu hau agian ez da egokiena).

Hondakinen hierarkia aldatu

Hondakinen hierarkiaren arabera, hondakinen tratamendura gerturatzeko modu eraginkorrena maila gorenean dago (prebentzioa). Hondakinen minimizazioaren beste muturrean, hondakinen kudeaketa dago. Hondakinak birsortzeko, berrerabilpena, birziklapena eta energiaren bihurketa dira garrantzitsuenak.

Industrian aldatu

Minimizazioa industrian aplikatuz gero, hondakinen produkzioa gutxituko litzateke material egokiagoak erabiliz eta fabrikazio-prozesu eraginkorrago batez. Hondakin gutxiago sortzeko teknikak ezartzeak, komertzialki arrakastatsuak eta berrituak diren produktu aldaketak sortu ditu. Hondakin gutxitzeak industria eta ingurumenarentzako onurak ekarri ditu. Hondakinen minimizazioak diru-inbertsioaren beharra du eta inbertsioa, orokorrean, hau ezartzeak sortzen dituen aurrezkiekin orekatu ohi da. Hala ere, sektore batean hondakinak gutxitzeak beste batean gehiago produzitzea eragin dezake. Hondakinen minimizazioa aplikatu dadin, gobernuek diru-laguntzak edo laguntza administratiboak ezartzen dituzte. Estrategia hauek, hondakin-gutxitzeak ingurumenari sor diezazkion onurengatik ezartzen dira. Erresuma Batuan, adibidez, “The Catalyst Project” eta “Dee Waste Minimisation Project” moduko proiektuek, eraginkortasuna ziurtatu dute politika hauetan. “Merseyside”ko hainbat konpainiatan, 9 milioi librako aurrezkiak sortu dira, eta zabortegietara bidalitako urteko hondakinen kopurua 12.000 tona jaitsi da.

Prozesuak aldatu

Jarraian, hondakin-gutxitzearen hainbat prozesu azalduko dira.

Lehengaien optimizazioa aldatu

Enpresa eta gizarteak bat datoz sortzen dituzten produktuak eta lehengaiak optimizatzearekin. Adibidez, jostun batek bere arropa sortzen duen tela zati batean patroi-aldaketa bat eginez gero, tela aurreztu dezake eta ondorioz, hondakin gutxiago sortu.

Hondakinen berrerabiltzea aldatu

Hondakinak berriro sar daitezke produkzio-katearen hasieran eta honen ondorioz, hauek ez dira produkzio-hondakin bilakatzen. Hau industrian asko egiten den prozesu bat da. Paper-fabriketan, adibidez, akastun paper-biribilkia produkzioaren hasierara eramaten da papera sortzeko, eta plastikozko produktuak egiten dituzten enpresetan, hondakinak eta eraldatu gabeko plastikozko zatiak produkzioaren hasierara eramaten dira.

Kalitate-kontrolean eta prozesu automatikoetan hobekuntzak aldatu

Sortutako loteetatik ahalik eta gutxien bota ahal izateko, pauso jakin batzuk eman behar dira. Hau, ikuskapenen-maiztasuna handituz eta ikuskapen-puntuak gehiagotuz lortzen da. Prozesu automatikoak ezarriz gero, prozesuan gertatzen diren akatsak segituan aurkitu daitezke.

Hondakin-trukatzea aldatu

Prozesu honetan, hondakina lehengai bilakatzen da. Hondakin-trukatze honen bidez, hauen bolumena gutxitzen da eta deuseztatu ezin diren hondakinen kantitatea jaistea lortzen da.

Lehengaiak erabilpen-puntura ematea aldatu

Prozesu hau burutzeko, lehengaiak lortzen direnean zuzenean bidaltzen badira fabrikazio-puntura, normalean erabiltzen diren lehengaien garraiorako bilgarriak aurrezten dira, eta, ondorioz, hondakin gutxiago lortzen dira.

Produktuaren diseinua aldatu

Hondakin-gutxitzea eta baliabide-gehitzeak produktuen diseinuan eragin dezake. Diseinuan produktuaren osagai-gutxitzea lortu behar da eta produktuen desmuntatzea erraztea, ondoren osagai bakoitza erraz birziklatu edota konpontzeko helburuarekin. Kasu batzuetan, hobe izaten da produktu bat sortzeko erabiltzen diren lehengaien bolumena gutxitu beharrean, sortzen diren hondakinen bolumena edo toxikotasuna gutxitzea. Kontuan hartu beharreko beste gauza bat da produktuak ingurumenean sortzen duen kutsadura.

Kanpo estekak aldatu