Holyrood jauregia (ingelesez: Holyrood Palace) berez Eskoziako erregeen egoitza ofiziala izan zen eta orain Britainiar monarkiaren egoitza ofiziala ere bai. Edinburgh hiriburuan kokatzen da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Holyrood jauregia
Holyrood Palace
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°57′10″N 3°10′20″W / 55.9527°N 3.17229°W / 55.9527; -3.17229
Map
Historia eta erabilera
JabeaDavid I.a
Erabileraegoitza ofiziala
Zerbitzuakaccessible toilet
Ondarea
LB28022
Webgune ofiziala

Holyrood Parkearen alboan dago.

Historia aldatu

1128an David I.a Eskoziakoak monasterio agustindarra sortu zuen bertan eta gaur egungo jauregia 1671 eta 1678 artean eraiki zen estilo barrokoan. 1824 eta 1834 artean konponketa lanak egin ziren Robert Reid arkitektoaren gidaritzapean.

Deskribapena aldatu

Oinarri karratua du, alde bakoitzak 70 metro ditu. Hiru solairutako eraikinak dira iparraldean eta hegoaldean daudenak.

Barnealdean, publikoak ikus ditzakeen gelak Erregearen XVII mendeko apartamentuak, Galeria handia eta hego-mendebaldeko dorreko XVI mendeko gelak dira.

Inguruko lorategiek lau hektarea hartzen dituzte. XVI mendeko eraikin bat mantentzen da oraindik, Mary Erreginaren bainua izenaz ezagutzen dena. Beste eraikin batzuk; Holyrood Free eliza, Gordongo Dukesaren eskola eta Guardaren etxea dira.

Ikus gainera aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu