Holstein[1] Ipar Germaniar Konfederazioaren antzinako estatua izan zen. Gaur egun Schleswig-Holstein estatuaren baitan dago, Alemaniako iparraldean.

Holstein
 Alemania
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak54°10′00″N 9°40′00″E / 54.1667°N 9.66667°E / 54.1667; 9.66667
Map
Demografia

Historia aldatu

Saxoiak eta obrodiarrak V. mendetik XII. mendera arte elkarren aurka borrokatu ziren, lurraldeaz jabetu nahirik. XII. mendean Lotario Saxoniako dukeak konderri bihurtu zuen, eta Schaumburgeko Adolfo I.aren esku geratu zen Holstein. Haren leinukoek beren eskuetan eutsi zioten, eslaviarren kontra aurrenik, eta daniarren aurka gero. Ordurako Schleswig beretua zuten daniarrek. Azkenik, Gerardo III.ak, Handia zein Burusoila deiturikoak, bi lurraldeak batu zituen (1326) bere agintepean.

Adolfo VIII.ak, Schaumburg leinuko azkenak, Kristian I.a Danimarkakoaren esku utzi zituen bi lurraldeak. 1474an Inperio Santuko dukerri izan zen Holstein, eta bertako estatu bihurtu zen, 1806an inperioa desegin zen arte. 1815etik 1864ra bitartean, Germaniar Konfederazioaren kide izan zen, nahiz eta Danimarkara loturik jarraitzen zuen (Danimarkako erregea Holsteingo duke ere bazen).

Frederiko VII.aren heriotzaren ondoren, eztabaida izan zen, Schleswig eta Holstein norentzat geratuko ziren. Handik gutxira, Prusia eta Austria buru zituen Germaniar Konfederazioa Danimarkarekin gerran hasi zen; azkar garaitu zuten Danimarka, 1864an,eta dukerriak itzul zitzan behartu zuten. 1865ean Prusia eta Austria akordio batera iritsi ziren: austriarrek Holstein hartu eta gobernatuko zuten, eta prusiarrek Schleswig. Akordio hori Austria-Prusia Gerra hasi zenean bukatu zen, 1866an; gerra bukatu zenean, Schleswig eta Holstein Schleswig-Holstein estatu bihurtu ziren, eta estatua Prusiaren barne geratu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu