Holokroia Star Warseko film sagan Jedi maisuek euren esentzia, izaera eta oroitzapenak gordetzeko eta hala euren ezagutzak ondorengo belaunaldietako jendeari ezagutarazteko erabili zuten kubo formako gailu bat da. Antzinako Errepublikaren garaitik datatua dago. Luke Skywalkerren Jedi akademiaren garaian gailu hauek egiteko beharrezko ziren ezagutzak galduak zeuden, eta ordurarte bat baino ez zen geratzen, Vodo-Siosk-Baas. Sith holokroiak ere badaude, jedienen funtzio berak betetzen dituztenak baina sithei buruzko informazioa eta kolore gorria dutenak, jedienak kolore zurikoak diren bitartean. Star Wars: Galactic Battlegrounds bideo-jokoan (Age of Empires II Star Warsen skin batekin), holokroiak Age of Empires IIko erlikia ordezkatzen du, Nova kredituak emanez.

Kanpo estekak aldatu