Holobiontea (podcasta)
Euskarazko zientzia fikziozko podcasta
Holobiontea 2024an Ulu Mediak eta EITBk ekoiztu eta Oier Aranzabalek zuzendutako podcasta da[1].
Holobiontea (podcasta) | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Banatze bidea | Podcast |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Hizkuntza | euskara |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Oier Aranzabal |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2024ko otsailaren 26a |
Martin eta Xabier Etxeberria anaiek osatu zuten gidoia eta euskal aktore ezagunek hartu zuten parte; Nagore Aranburuk, Iban Garatek, Asier Hormazak, Aitziber Garmendiak, Klara Badiolak, Patxi Santamariak eta Kandido Urangak besteak beste[1].
Istorioa aldatu
Donostiako Zurriolako hondartzan inoiz ikusi gabeko espezie bateko izakia agertu da hilik. Munduko komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak, tartean Matthew Mendoza euskal jatorriko ikerlari estatubatuarra. Eusko Jaurlaritzak Idurre Aldazabal EHUko Biologia irakaslea deitu du[2]. Izakia holobionte bat da eta harraparia.
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b «Astelehenean estreinatuko dute 'Holobiontea' fikziozko podkasta» Berria 2024-02-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
- ↑ «#1139 - 'Holobiontea' iritsi da Zurriolako hondartzara - Donostia Kultura Irratia» irratia.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).