Holismo

Osotasun baten osagaiak edo zatiak delako osotasunarekiko erlazioan soilik existitzen direla eta uler daitezkeela baieztatzen duen teoria. Osoa zatien batura hutsa baino gehiago dela dio. Erredukzionismori kontrajarria.

Holismoa (antzinako grezierazko ὅλος, «holos» hitzatik, euskaraz «osotasun») naturako sistemak osotasunean aztertu behar direla baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Fenomenoak horiek osatzen dituzten elementu, atal eta harreman partzialez aztertzen dituen erredukzionismoaren aurkakoa da.

Holismoak adar guztiak hartzen ditu eta osotasun bat azaltzen du. Kasu honetan osoa erdiko puntu bat izango litzateke

Osoaren eta zatien arteko harremanen arazoari irtenbidea emateko asmoz sortutako doktrina epistemologikoa. Honen arabera eremu guztiek (fisiko, psikiko, etab.) mailaz maila elkarren segidan eratzen den osotasuna obratzen dute, zatiak osoaren menpe egonik. Beraz, osoa ez da zatien batura hutsa. Holismoak sinergia defendatzen du eta ez bakoitzaren indibidualismoa.

Holismoa adjektibo bezala ere erabil daiteke, eta bere definizioa ondokoa izango litzateke. Holista izatea, kontzeptuaren edo egoeraren kontrako integrazioa, erabatekoa edo eta osoan oinarritutako ikuskera da. Holista ere holismoaren praktika filosofikoa da.

Holisten ikuspuntutik, sistemek multzo bezala funtzionatzen dute eta beraien funtzionamendua ezin izango litzateke  guztiz ulertu sistemaren atal bat kontuan hartuko balitz.

Esan bezala holismoa hainbat eremutan aplika daiteke. Ikuspuntu soziologikotik, gizartearen eraginarengatik indibiduo bakoitzak portaera jakin bat izaten dutela aztertzen edo eta kontuan hartzen dute holista soziologikoek, aldiz, indibidualismo metodologikoak gizartearen portaera subjektiboa dela adierazten du. Hau da, baldin eta onuragarria den zatitzea zati errazagoetan arazo bati  erasotzeko edo eta soluzio bat aurkitzeko, bakoitza era independente batean, fokatze honek bere limiteak izango lituzke, beti aplikatuz gero, zoritxarrez erreakzio eta efektu inportante batzuk gertatuko lirateke eta horiek kanpoan gelditu ahalko ziren, azaldu, ulertu, kuantifikatu eta deskribatu barik.

Holismoaren hasiera laburbildu egin zen Aristotelesen idatzietan metafisikari buruz "guztia gehiago da zatien batura baino". Kontzeptu hau, gai edo arazo baten tratamendu bezala defini daiteke, non bere parte guztiak, bai eta erreakzio ikusezinak baina hala ere nabariak edo ikusgaiak direnak, kontuan hartzen diren. Hurbilketa hau hirugarren ibilbidea bezala erabili ohi da, hau da, ikuspuntu berri bat azaltzea arazo baten aurrean.

Holismoak osoaren garrantzia nabarmentzen du, bere parteen batura eta interakzioak baino gehiago dena, eta garrantzi handi bat ematen dio beraien arteko dependentziari eta barne erlazioei. Holismoaren helburua axioma bat aurkeztea da, ondoren planteamendu berri bat egiteko eta erantzun bat emateko, eta batzuetan ez da hipotesi bezala adierazten. Hori izango litzateke bere balidatze-arazo nagusienetakoa, dituen metodo zientifikoaren ezaugarriak betetzen dituen edo ez ikustea.

Ikuspuntu ezberdinak aldatu

Gaur egun holismoa, zentzu lexiko batean ikusita, hainbat esparru diferente hartzen du hala nola, lehen adierazi duguna, holismo soziologikoa. Baina badaude beste gehiago, holismo logikoa, holismo filosofikoa, holismo emergentista, holismo semantikoa, holismo epistemologikoa, holismo metodologikoa, holismo ontologikoa, etab. Hauek guztiek definizio guztiz desberdina izango dute elkarren artean konparatuz gero.

  • Holismo ontologikoa. Pentsamenduaren sistema da non izaki bakar baten edo izaki osoen talde baten karakteristikak ezagunak izan ahal dira talde osoa kontuan hartzen baldin bada eta ez taldearen zati bat bakarrik aztertzen bada. Sistema konplexu bat definitzeko orduan, kontuan izan behar da bere karakteristikak lotuta doazela bere osotasunera eta ez bere ataletara. Zentzu honetan, holismoa erredukzionismoaren kontra egongo litzateke.
  • Holismo soziologikoa. Holismoa izakietan aplikatzen denean, izakien portaera azaltzen du beste portaera sozialen bidez, non indibiduo bakoitza bektore pasiboak diren. Konposatu indibidualak sozialki determinatuak daude, hau da, sozietateak murrizketa baten dihardu indibiduo bakoitzean, non arauak barneratzen duen eta errespetatzen duen. Azalpen hau Émile Durkheimienne eman zion hasiera. Zentzu honetan, holismoa indibidualismoaren kontra dago.
  • Zentzu lexikoa. Ikuspuntu bat da non fenomenoak osotasun batean hartzen duen.
  • Zentzu orokorra. Holismoa pentsamendu konplexuaren sinonimotzat hartzen da batzuetan. Holismoaren terminoak osotasunaren sinesmena  hedatzen ahalegintzen dira eta hauek izaki bizidunen esperientziara gainditzen dira.[1][2]
  • Zentzu integrala. Sinergia parteak eraginkorragoa da haietako bakoitzeko batukaria baino. Tratamendu integrala kontzeptu holistikoaren oinarria da.

Historia aldatu

Antzinaroa aldatu

Holismoaren kontzeptuak erro zaharrak ditu[3], antzinako grekoen kosmologia mitologikoaren bezala, agertzea eragiten diola funtsezko kaosaren ordenari. Monistek unibertsoa era bakar eta erreal baten nabaritzen dute, ondorioz mundu materiala eta mundu espirituala lotuta daudela sinesten dute. Aldiz, dualistek bi mundu horiek era independenteki nabaritzen dute, Platonen bezala[4].[5]

XX. mendea aldatu

Holismoa 1920an sortu zen termino berri bat zen. Hitz hau hasierako doktrina eta organoetan diseinatu zen, non determinismoa eta amaiera saihesten ahalegintzen zen edo eta bateratzen ahalegintzen zena. Garai honetako holistei, gorputz biziak osotasunak dira eta ez dira analisietan sentiberak izango ez eta ez dira beraien zatien batuketaren ondorioz azalduko. Aristotelesentzako organizatutako eta kontserbatutako formak dira; (forma est qua ens est id quod est). Abiaburu hau entelekian, bizi-indarra azaltzeko ere erabili izan ohi da.

Fisika eta biokimika zientziek, eta Darwinen teoriak biziaren eta ez bizien muga bat diseinatu zuten. Baina XX. Mende hasieran indarra galtzen hasi zen. Mende honetan ere mugimendu bat garatzen da non bertako partaideek azalpen mekanikoa unibertsala den adierazten dute, baina hala ere, ez daude lotuta amaierako kausarekin. Bai eta formen existentzia proposatzen dute, eta potentzialak erabiltzen dute eboluzioa esleitutako amaiera batera gidatzeko, horrela deritzo antropikoaren printzipioak, Pierre Teilhard de Chardin proposatukoak.

 
Jan Christian Smuts fiolosofo eta naturalista, holismoaren aita bezala ezagutzen da

Jan Christian Smuts aldatu

Jan Christian Smuts, XIX eta XX. mendeko filosofo eta naturalista zen. Berarentzat holismoa kontzeptu oso zabala zen, eta bere bizitzaren zati handiena holismoaren inguruko lanak ikertzen eman zuen. Azkenik Smuts-ek 1926an, teoria zientifikoetatik abiatuz, filosofiaren argumentuak garatu zituen bai eta bere lehen liburua publikatu zuen non bertan bere gaztetasunetik egindako hainbat esperimentu eta ikerketa islatzen zituen. Bere ustez, holismoaren ikuspuntua metafisikoa da natura eta errealitate baten gainean pairatuta dagoena. Smuts antidarwinista izan arren, eboluzioan sinisten zuen, hau da, bere ustez, eboluzioa alor sintetikoaren ondorioa da eta pixkanaka pixkanaka garrantzizko borondatearen antza hartuz doa.

Smutsek deskribatzen duen unibertsoa, soilik gizakiarentzat prestatuta dago, hau da, gizakia da desiratuta dagoen espezie bakarra. Naturalista honentzat, Pierre Teilhard de Chardinentzat ere, gertaera zientifikoak ez dira erronkak baina bere aurkezpenak erakusten du, Jainkoa dela ezagutzen dugunaren kausa bakarra nahiz eta azken hau ez aipatu inon ere. Jan Christian Smutsen holismoa, direkzio bat da non unibertsoak atomoaren santutasuna gidatzen duen. récusés mais leur présentation fait apparaître, sans le nommer, un horizon derrière lequel Dieu serait à l'origine de tout (évolution comprise). L'holisme de J-C. Smuts est une direction dans l'univers qui conduit l'atome vers l'holiness (la sainteté) – de « holism» à « holysm» (cf. Étymologie de holisme).[6]

Holismoa eta Erredukzionismoa aldatu

Bi eremu antagonikoen existentzia aldatu

Holismoaren aldekoak, holismoaren ikuspuntu simetrikoa duten aldekoak eta erredukzionismoaren aurkakoak menderaezinak dira. Holista izatea, errealitatearen izaerari buruzko eztabaida metafisikoei buruz duen iritzia adieraztera dator.

Soziologia aldatu

Max Weberren eskola Émile Durkheimen eskolaren aurkakoa da. Hain zuzen, indibidualismoak gizakiaren ulermena proposatzen du bere motibazioen arabera. Horrela, Durkheimek proposatutako ingurunea utzi egiten da gizakia bere borondateagatik eboluzionatzeko eta bere jokaerak bultzatzeko. Eskola hau aukeramenaren kontuaren azpian baikorragotzat har daiteke.

Neurozientziak aldatu

Holismo zerebrala tradizio ideologikoa da neurozientzien arloan, burmuina erabat funtzionatzen duen organo bezala hartzen du, izan ere, errakuntza bezala hartuko zen burmuina atalez atal aztertzea. Holismoa, gehienetan, burmuinaren teoria ekipotentzialarekin erlazionatzen da, zeren burmuinaren parte guztiak baliokideak dira funtzioan eta bakoitzak ordezkatu daiteke arazoren bat dagoenean. Baina, gaur egun, holismo zerebrala ez dago guztiz onartua. Hala ere, teoria honek informazio berria ematen jarraitzen digu burmuinaren funtzionamenduaren gainean.

Medikuntza aldatu

Holomedikuntza edo medikuntzaren holismoa, sistema bakarrean batzen diren teknika terapeutiko desberdineko ,gorputzaren, zirraren eta buruaren gainean, integrazioan datza; holo-harmonia edo harmonologia.

Holomedikuntzaren praktikak, pertsonaren osasunaren egunerokotasunean behar duen zerbitzu bat eskaintzea baimentzen du, bere bizitzaren prozesu guztiak gertatzen lagunduz, eta sortarazten diren gaixotasunei sendaketa bermatuz.

Holismo terminoaren erabilpen ideologikoa aldatu

Jan Christian Smuts-en ondorengoak, desein adimendunaren aldekoak dira, hau da, beraiek erabiltzen duten argudioak oso arrazionalistak dira eta puntu kreazionista bat erabiltzen dute. Holismoa, denentzako zeru mistiko bat da non guztia amaierako egoera den.

Erizaintza aldatu

Erizaindegiko ardura holistikoak. Pertsona baten gorputzeko, buruko, zirrarako, espirituko eta ingurumeneko batasunaren bidez sendatzean datza bere praktika. Buruko jarreretan eta espirituan sinetsiz, pazienteari laguntzea da.

Guztia eta atalak aldatu

Esaerak dioen arabera, "guztia osotasunean handiagoa da, bere parteen batuketa baino".

Edgar Morinek azaldu duen bezala, pentsamendu konplexua ez datza holismoan ez eta erredukzionismoan[7][8]. «(...) Il ne s'agit pas d'opposer un holisme global en creux au réductionnisme mutilant; il s'agit de rattacher les parties à la totalité. Il s'agit d'articuler les principes d'ordre et de désordre, de séparation et de jonction, d'autonomie et de dépendance, qui sont en dialogique (complémentaires, concurrents et antagonistes) au sein de l'univers.(...)».

Kultura popularra aldatu

Dirk Gently pertsonaiak, Douglas Adams idazle britaniarrengatik, funtsezko interkonexio bat existitzen dela sinisten du eta holismoaren ikerketarako agentzia bat dauka, hau da, detektibe pribatuen agentzia bat non beraien ikerketak holismoaren inguruan diren. Ikuspuntu hau oso interesgarria da holismoaren kontzeptua ulergarriago egiteko.[9]

Hurbilketa kulturala. aldatu

Holismoaren zentzuak, zentzu mistikotik zentzu teknikora bariatzen dira, hau da, holismoa logikoki determinatua egongo da. Polisemia hau berezko lausotasunen sorburua da.

Bibliografia aldatu

  • Coloquio de la International Association for Landscape Ecology (IALE)
  • «Holistic Landscape Ecology in Action» (Landscape and Urban Planning, volumen 50, número 1-3).

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «La médecine alternative, complémentaire, naturelle, douce, holistique, parallèle…» www.sciencepresse.qc.ca (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  2. «Guide to Holistic, Alternative and Natural Medicine» www.healingchoicesonline.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  3. Réductionnisme et holisme. , Encyclopédia universalis, (2000) vol. 19, p. 523-527 or..
  4. Apologie de Socrate. .
  5. Jaulin, Annick. (1999). La Métaphysique. .
  6. The Columbia Encyclopedia, 6.ª edición.. .
  7. Morin, Edgar. (1996ko abendua). Le besoin d'une pensée complexe. .
  8. Morin, Edgar. (1996). La passions des idées. .
  9. Adams, Douglas. Dirk Gently: Agencia de investigaciones holísticas. Anagrama, ISBN ISBN 84-339-2326-9...

Kanpo estekak aldatu