Hizkuntz Eskubideen Behatokia

Euskal Herriko Hizkuntz Eskubideen Behatokia

Hizkuntz Eskubideen Behatokia euskaldunen hizkuntz eskubideen alde egiteko Euskalgintzaren Kontseiluak sustatutako fundazio bat da.

Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Datuak
Motagobernuz kanpoko erakundea
HerrialdeaEuskal Herria
Agintea
ZuzendariaAgurne Gaubeka
Historia
Sorrera2001eko ekainaren 26a
webgune ofiziala
Facebook: HizkuntzEskubideenBehatokia Twitter: behatokia Instagram: behatokia Inguma: hizkuntz-eskubideen-behatokia Edit the value on Wikidata

Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zen pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.

  • Euskararen telefonoa (+34 948146172 / +33 690932472) doako zerbitzua abian jarri zuen Behatokiak. Euskararen telefonoa hizkuntza-eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahi duen zerbitzua da.
  • Behatokiak herritarren kexak bideratzen ditu erakunde publiko zein pribatuen aurrean, eta beharrezkoa denean, bide judizialera ere jotzen du.
  • Hizkuntza-eskubideen egoeraren azterketa eta txostenak egiten ditu eta horiek euskal gizartearen eskura jarri. Euskal Herriko administrazio erakundeei eta nazioartekoei aurkezten dizkie, euskal hiztunen hizkuntza-bazterkeriaren berri eman eta oinarrizko eskubideak errespetarazteko.
  • Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu. Horretarako, hainbat kanpaina egin izan ditu, bai eta gaztetxoekin hizkuntza-eskubideak lantzeko unitate didaktikoa ere.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu