Hiruko Koroa (automobilismoa)

Artikulu hau automobilismoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa».

Graham Hill da Hiruko koroa irabazi duen gidari bakarra (1969).

Tripe Crown, euskaraz Hiruko Koroa, automobilismoko lorpen ez ofizial bat da. Munduko hiru auto lasterketa esanguratsuenak irabaztean datza:

1 Formulako Munduko txapelketa sortu zenetik (1950) hamaika urtez Indianapolis eta Monako txapelketa berean egon ziren. Txapelketako gidariek ez zuten arazorik bietan parte hartzeko, baina 1961ean Indianapolis 1 Formulatik at geratu zen. Horren ondorioz zailagoa bihurtu zen gidarientzat bi lasterketak lehiatzea, baina hala ere bi aste inguruko aldea zegoen oraindik bien artean. 1987an bukatu zen hori; Monakoko Sari Nagusiak bere data bi aste atzeratu eta ordutik bi lasterketak egun berberean lehiatzen dira bietan parte hartzea ezinezkoa bihurtuz.

Urte luzez 1 Formulan zebilen gidaririk ez da izan Indianapolisen. 2017an Fernando Alonsok Indianapolisen lehiatzeko Monakoko lasterketari uko egin zion arte.

Koroa lortu duen gidari bakarra Graham Hill da, 1972an. Lehian jarraitzen dutenen artean Juan Pablo Montoya eta Fernando Alonso dira hiru horietatik bi irabazi dituzten bakarrak (definizio honen arabera).

Definizio alternatiboak eta beste kirolak aldatu

Monakoren ordez 1 Formulako Munduko Txapelketa aldatu

Definizio honekin ere Graham Hill da Koroa lortu duen bakarra eta Jaques Villeneuve lortzetik gertuen dagoena. Kanadiarra 1 Formulako munduko txapeldun eta Indi 500eko irabazlea da, eta 2008an Hiruko Koroa esku eskura izan zuen Le Mansen (bigarren bukatu zuen).

Beste lasterketetan aldatu

Erresistentzia, NASCAR, IndyCar, Australiako automobilismo txapelketa... luzea da Hiruko Koroaren definizio propioa duten txapelketen zerrenda. Txapelketako hiru lasterketa nagusienak irabaztean datza gehienetan.

Beste kiroletan aldatu

Automobilismoaz gain beste kirol batzuetan ere bada Hiruko Koro bezala ezagutzen den lorpenik. Adibidez, Tenisean. Torneo bat hiru kategorietan irabaztean datza; hau, da: bakarrik, binaka eta mixtoan. Gaur egungo egutegiekin ezinezkoa bihurtu da Teniseko hiruko koroa, egun berdin edo berdintsuetan jokatzen baitira hiru kategoriak.  Beste kirol batzuk: zaldi lasterketak, golfa...

Lortu duten gidariak eta saiatu direnak aldatu

Beheko taulan Hiruko Koroaren bi definizio alternatibo biltzen dira. Bata Monakoko Sari Nagusia irabazita eta bestea 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazita. Kasu bietan Koroa lortu duen gidari bakarra Graham Hill da.

Gidaria 'Indianapolis 500' irabazi '24H Le Mans' irabazi 'Monako SN' irabazi 1 Formulako munduko txapeldun
  Graham Hill 1966 1972 1963, 1964, 1965, 1968, 1969 1962, 1968
Hurrengo gidariek Hiruko Korotik gutxienez bi irabazi dituzte
  Tazio Nuvolari 1933 1932
  Maurice Trintignant 1954 1955, 1958
  Mike Hawthorn 1955 1958
  Phil Hill 1958, 1961, 1962 1961
  A. J. Foyt 1961, 1964, 1967, 1977 1967
  Bruce McLaren 1966 1962
  Jim Clark 1965 1963, 1965
  Jochen Rindt 1965 1970 1970
  Mario Andretti 1969 1978
  Emerson Fittipaldi 1989, 1993 1972, 1974
  Jacques Villeneuve 1995 1997
  Juan Pablo Montoya 2000, 2015 2003
  Fernando Alonso 2018, 2019 2006, 2007 2005, 2006

Gakoa: Lasterketetan diharduten gidariak lodian daude.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu