Hiru Probintzien Pabiloia

Gipuzkoak, Bizkaiak eta Arabak Sevillako 1929ko Erakusketa Iberoamerikarrean jarritako pabiloia

Hiru Probintzien Pabiloia 1929ko Sevillako Iberoamerikar Erakusketan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek jarri zuten jauregia izan zen.

Hiru Probintzien Pabiloia
Kokapena
Koordenatuak37°21′48″N 5°59′16″W / 37.36325°N 5.98767°W / 37.36325; -5.98767
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1929
Arkitektura
ArkitektoaDiego Basterra
Pabiloiak egun zutik dirau Sevillan.

Proiektua eta historia aldatu

Diseinua Diego Basterra Berastegi (1883-1959) arkitektoak egin zuen. Jauregi honekin batera Hiru Probintzietako Industria-pabiloia jarri zen, azken hau Francisco Urkola arkitektoaren lana. Forualdundien eta euskal udalen asmoa kultura eta etnologia jauregi honetan aurkeztea zen eta eduki industrialak eta komertzialak Industria-pabiloian. Beraz, bi proeiektuak, nahiz eta elementu amankomun asko izan, ezin dira nahastu. Erakusketa 1929ko maiatzaren 9an inauguratu zen eta 1930eko ekainaren 21ean itxi. Eraikin honek euskal jauregi baten egitura imitatzen zuen. Pabiloiaren lema Irurak-bat zen.

Erakusketa bukatu ondoren eraikina hutsik gelditu zen. Espainiako Gerra Zibilean espetxea izan zen eta, ondoren, Aireko Armadaren eskuetara pasa zen. 1968 arte militar ospitala izan zen. 1971tik Onkologia Zentroa izan zen eta gaur egun Andaluziako Osasun Zerbitzuaren eskuetan dago, Duque del Infantado ospitalearen izenarekin.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu