Hiriberri (Izarbeibar)

Izarbeibarreko herri hustua, Nafarroa Garaian
Artikulu hau Izarbeibarreko herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hiriberri».

Hiriberri[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Hiriberri Izarbeibar[b] Izarbeibarrako Gares udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Hiriberri
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaGares
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaVillanueva
Posta kodea31100
Herritarrahiriberritar
Geografia
Koordenatuak42°43′53″N 1°49′55″W / 42.73148118°N 1.83202748°W / 42.73148118; -1.83202748
Distantzia32,4 km (Iruñetik)
Demografia

XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Garesko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak hiriberritarrak ziren.

Izena aldatu

Hiriberri toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Billanoua in terra de Pampilona (1037)
  • Villanueva (1037)
  • Iriberri (1085)
  • Iriverri (1104)
  • Yriverri (1268)
  • Iriueri (1322)
  • Uillanueua (17761350
  • Iriuerri (1366)
  • Villanueva o Iriberri (1534)
  • Señorío de Iriberri (1723)
  • Villanueva (1802)
  • Iriberry (1874)
  • Hiriberri (1909)
  • Hiriberri (1998)

Geografia aldatu

Hiriberri Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Gares udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.

Klima eta landaredia aldatu

Gares udalerria, iparraldetik hegoaldera, luzera handiko udalerria izanik, klima aldatu egiten da udalerriaren gunea zein den. Horrela, hegoaldean, mediterraneo klima kontinentala nagusitzen da, eta iparraldean klima mediterraneo-azpimediterraneoa dago. Batez besteko tenperatura 10 gradukoa da iparraldean eta 13 gradukoa hegoaldean. Prezipitazioak ere nahiko aldakorrak dira 500mm batez beste hegoaldean (urteroko egun euritsuak 75 dira), eta 1.000mm iparraldean (urteroko egun euritsuak 100 dira). Udalerriko gunerik menditsuenetan 1.000mm baino gehiago jausten dira urtero.

Garesko jatorrizko landaredia ia erabat galdu da nekazaritzaren eraginaren ondorioz. Oraindik ere, arte eta haritz batzuk badaude (13 hektarea baino ez XX. mendearen amaieran), baina udalerriaren gehienean sastraka eta mota askotako zuhaixkak dira nagusi. Birlandaturiko basoen azalera nahiko handia da, 767 hektarea, eta birlandaketa batez ere Austriatik ekarritako lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltzekin egin zen.

Estazio meteorologikoa aldatu

Garesen estazio meteorologiko bat dago, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


      Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Historia aldatu

1846ko Gares udalerrian integratu zen. Ordura arte Izarbebarrena izan zen eta 1407an Karlos III.a Nafarroakoa erregeak Muruzabalgo bizkonderrian sartu zuen. Antza denez, Orreagako Santa Mariari eman zioten 70 cahíce gariz osatutako urteroko petxa. XVI. mendearen hasieran despopulatu zen, baina XIX. mendearen lehen erdian etxe bat zegoen. Eliza San Estebani eskainia izan zen.[5]

Oharrak aldatu

  1. /iɾiβ̞éri/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /iɾiβ̞éri is̻àɾβ̞e.iβ̞áɾ/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Hiriberri - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. Nafarroako Entziklopedia Handia | HIRIBERRI IZARBEIBAR. (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu