Hipotesi-proba

Halako hipotesi bat egia izateak zer probabilitate duen jakiteko erabiltzen diren teknika estatistikoen multzoa.
Hipotesi-froga» orritik birbideratua)

Inferentzia estatistikoan, hipotesi-proba edo proba estatistiko bat egiten dela esaten da, eredu estatistiko bati buruzko hipotesi edo baieztapen bat jasotako datuekin erkatzen denean, hipotesi hori onartu edo baztertzeko. H0 hipotesi nulu abiatzen da, galdera hau planteatzeko ondoren:

Zenbatekoa da kontrastean erabilitako estatistikoaren balioa bera edo bera baino muturrekoagoa izateko probabilitatea, hipotesi nulua egia izanik?

Probabilitate hau aski txikia bada, zehatzago, aurrez finkaturiko α adierazgarritasun maila bat baino txikiagoa, suertaturiko estatistikoaren balioa harrigarria dela ondorioztatu, eta beraz hasierako hipotesi hutsa baztertu egingo da.

Hipotesi-froga baten eremu kritikoa ezarritako adierazgarritasun mailarako hipotesi hutsa ukatzera eramango luketen estatistikoaren balizko balioen multzoa da. Estatistikoa eremu kritikoan kokatzen bada, hipotesi nulua baztertu, eta bestela onartu egingo da.

Kanpo estekak aldatu