Izar hipererraldoi bat (ingelesez: hypergiant) izar nabarmenki handi eta masibo bat da, supererraldoiak baino are handiagoa. Bere masa gure eguzkiarena baino 100 aldiz handiagoa izatera iris daiteke, gehienezko muga teorikotik gertu, zeinek izar baten masa kopurua 120 eguzki masa baino gehiagokoa ezin daitekeela izan adierazten duen. Masari dagokion muga hau Eddingtonen argitasunarekin lotua dago, eta, muga hori gaindituz gero, izarrari ezinezko zaio oreka mantentzea erradiazio presioak grabitate indarra gainditzean: horrenbeste energia sortuko lukete 120 eguzki masatik goragoko masa gainetik kenduko luketela. Hala ere, hipererraldoiren batzuen kasuan 100 eguzki masa baino gehiagoko masa dutela dirudi, baita, hasieran, 200 eta 250 eguzki masa arteko masa izatera iritsi ere, gaur egungo izar eraketa eta izar eboluzioaren teoriek aurreikusten dutenaren aurka.

Eguzkia eta hipererraldoi baten adibidea den VY Canis Majorisen arteko tamaina alderaketa. Ezagutzen den izar gorririk handiena da.

Hipererraldoiak existitzen diren izarrik argitsuenak bezala hartzen dira (gure eguzkia baino milaka eta milioika aldiz argitsuagoak), 3500 eta 35000 kelvineko azaleko tenperaturarekin. Izar mota hauen bataz besteko bizitza 1 eta 3 milioi urte artekoa da supernoba, edo, muturreneko kasuetan, hipernoba bihurtu aurretik. Proposatu denez, supernoba edo hipernoba bihurtuko litzatekeen hipererraldoi batek, bere tokian hondar bezala zuzenean zulo beltz bat utziko luke.

Oso gutxi da hipererraldoiei buruz ezagutzen dena, oso-oso arraroak baitira. Duela gutxira arte, gure galaxia den Esne Bidean 7 izar hipererraldoi baino ez ziren ezagutzen. Gainera, kolorez alda daitezke: urdinak, ohi, izarra oso beroa dela adierazten du (azalean), gorriak hotzagoa dela adierazten duen bitartean. Horiak ere badaude, baina tenperatura moderatuek eta bere barneko presio altuek eragiten duten ezegonkortasunak aipaturiko beste bi motatakoak baino arraroagoak izatea eragiten du. Interesgarria da hipererraldoi hori eta gorririk distiratsuenak -9,5eko magnitude bolumetrikokoak direla ikustea, gure eguzkiarena baino 500.000 aldiz handiagoa dena, eta hori baino dizdira gehiagokorik ez da ezagutzen. Hau gertatzearen arrazoiak oraindik ez dira ezagutzen.

Hipererraldoi ezagunak aldatu

Aldakor urdin argitsuak aldatu

Izar aldakor urdin argitsuak edo Wolf Rayet izarrak hipererraldoi bezala sailkatuta dauden masibo handi eta distiratsuenak dira. Hain zuzen ere, ezagutzen diren izarrik argitsuenak dira:

  • P Cygni, Cygnus konstelazioaren iparraldean.
  • S Doradus, Magallanesen Laino Handian, Esne Bidearen galaxia sateliteetako bat dena, Dorado konstelazioan.
  • Eta Carinae, NGC 3372 nebulosan dagoena, Carina konstelazioan. Izar honek gure eguzkiarena baino 120 eta 150 aldiz handiago den masa bat izan dezake, eta 4 eta 5 miloi bitarteko aldiz argitsuagoa da.
  • Pistola izarra (ingelesez Pistol Star), Esne Bidearen erdigunetik gertu, Sagitarius konstelazioan. Baliteke gure eguzkia baino 150 aldiz masiboagoa eta 10 milioi aldiz argitsuagoa izatea.
  • Zenbait izar 1806-20 kumuluan, gure galaxiaren beste muturrean. Horietako bat, LBV 1806-20 izenekoa, gaur egun ezagutzen den bigarren izarrik masiboenatzat hartzen da, 130 eta 200 eguzki masa arteko masarekin (lehena R136a1 da 265 eguzki masako masarekin), argitsuenetako bat ere bada (gure eguzkia baino 2 eta 40 milioi bitarteko aldiz argitsuagoa).

Hipererraldoi urdinak aldatu

Hipererraldoi zuriak aldatu

Hipererraldoi horiak aldatu

Hipererraldoi horiak izar mota oso arraroak dira:

Hipererraldoi gorri aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu