Hilobiratze-ostilamendu

Hilobiratze-ostilamendua[1][2] edo hilobiratze-hatuak, arkeologian, gorpu batekin batera ehortzitako objektu-multzoa da.

Terrakotazko armada, Qin Shi Huang Txinako enperadorearen hilobiratze-ostilamendua.

Garrantzia handia du ikerketa arkeologikoetan, hilobiak, eta bertan aurkitzen diren materialak beste motako egitura bainoa hobeto kontserbatzen direlako maiz. Pertsona bat hiltzen zenean, ohikoa izaten zen bere objektu kutunekin batera lurperatzea. Objektu multzo horiek garaiari eta bere kulturari buruzko informazio handia ematen dute.

Egur, gero eta gehiago, DNA azterketekin konparatzen da aurkitutako objektuetatik ateratako informazioa. Bereziki antzinako DNAren analisi genetikoa eta isotopoen azterketa dira indar biziaz sartu diren aurrerapenak, eta indusketa tradizionalari eta gorputzen azterketa antropologikoari gehitu zaizkie, ikuspegi berria eskaintzeko. Besteak beste, modu horretan posible da zehaztea ehortzitako lagunak tokikoak ala atzerritarrak ziren, eta baita horien arteko lotura biologikorik ote zegoen[2]. Askotan, ostilamendua xumea zenean edo kontraesankorra, eta hezurren hondakinak erdi galduta zeudenean, hildakoaren generoa identifikatzeko balio izan dute analisiak.

Erreferentziak aldatu

  1. Hilobiratze-ostilamendu. Euskalterm, Teminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-21).
  2. a b Kaiera, Zientzia. (2019-10-23). «Morrontzaren zantzuak, Brontze Arotik bertatik» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.