Hillbilly (pluralez "hillbillies", euskaraz gutxi gorabehera Menditarra) AEBtan ekialdeko Appalache mendilerroko landa edota baserri giroko arraza zuriko jende txiroa aipatzeko erabiltzen den ezizena da.

Hatfield klaneko senideak, Hillbillies direlakoen eredu estereoptipatuaren adibide garbia.

Ezizena aldatu

Hitz honen jatorria Ulsterko eskozierazko "hill-folk" eta "billie" hitzetan omen dago, XVIII. mendean eremu hori Ulstergo eskoziar protestanteek populatu baizuten, eskualde horretan "Billy" (William) ohiko gizonezko izena eta "Hill" ("Muino") hitz-elkarketatik sortua litzateke. Euskaraz lagunen artean erabili ohi diren "motel", "txo", "adiskide" edo "mutil" hitz informalen parekidea. Gaur egun "hillbilly" ezizenak txantxa eta mespretxuzko esanahia ere jaso izan du, ustez jende zatar, ezjakin edota itxura eta portaera hezigabekoaren parekidea bilakatuz, hots, hiritar jendearen guztiz aurkakoa.

Musika aldatu

Musikari dagokionez, hillbilly generoaren sortzaileak ere badira, Bluegrass eta Country musikan eragin handia izan duen jendea izan da, heuren musika-tresna erabilineka banjoa eta biolina izan direlarik.

Zinema aldatu

Beharbada, hillbillies jendearen estereotipo edo eredu ezagunena 1960ko hamarkadako The Beverly Hillbillies telesaila edota 1972ko Deliverance filman ikus daiteke.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu