Hildakoen lanterna edikula mota bat da. Itxura ohikoena barne-huts duen torre batena da, goian zulo-brodatuz eginako pabiloi batez biribilduta. Haren funtzioak desberdinak ziren: eraikuntza erlijiosoa markatzeko, hilerrietan aterpe moduko eraikuntza, apaingarria... Askotan, ilunabarrean, poleen bidez, argi bat jartzen zitzaien goiko partean, hildakoentzat gida modukoa.

Frantziako Creuseko Hildakoen lanterna.

Zabalpena aldatu

Elementu arkitektoniko hauek Frantzian ugariak dira. Frantziatik kanpo Irlandan ere ikus daitezke. Ingalaterran Bisleynen, Gloucestershire, eraikuntza bat dago. Europa erdian ere ikus daitezke baina hauek, orokorrean, modernoagoak dira.

Lanterna motak aldatu

Lanternak Frantzian aldatu

Frantziako gehienak XII. mendean eraiki ziren. Batez ere Frantzia estatuko mendebalde-erdialdean aurkitzen dira, zehatz-mehatz honako departamendu hauetan: Allier, Charente, Itsas Charente, Corrèze, Creuse, Dordogne, Indre, Loira, Lot, Puy-de-Dôme, Deux-Sèvres, Vendée, Vienne eta Vienne Garaia. Guztiak X. mendean Akitaniako Dukerriaren lurraldeak ziren. Zonalde horretatik kanpo gutxi batzuk ikus daitezke, esaterako, Farschvillerreko hilerrian (Mosela).

Eraikuntza hauek justifikatzeko teoria desberdinak aipatu dira:

  • Bidaiariei bidea erakusteko
  • Hildakoei bidea erakusteko
  • Hilerria bertan dagoela adierazteko

Dena dela, antzinako denboratik oso normala izan da ehorzte-argiak erabiltzearen ohitura. Ohitura hau kristauek jaso zuten. Hilobiak sarritan kandelekin apaintzen dira... Horren arabera lanterna hauek tradizio berean kokatu beharko genituzke.[1]

Lehen Mundu Gerraren ondoren, hildakoen lanternak hilerri militarretan jarri ziren ere bai (ikus Douaumont eta Dormans).

Hildakoen lanterna ezagun batzuk aldatu

 
Pranzaceko hildakoen lanterna.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu