Hildakoen Zingirak, Tolkienen lanean, lotura historiko zein mitikoak ditu.

Emyn Muiletik hegoekialdera dagoen zingira lurralde zabal bat da, Dagorladeko ordokiko lurrak, Uvanwaith eta Anduin ibaiaren lur zingiratsuen artean, Nindalf bezala ezaguna. Muinoetatik jaisten diren urek elikatuak, tokian, zingira eta errekazto kirastun ugari dago, lurrak, irmoak eta lehorrak diren toki gutxirekin. Dardaralekuak eta lokatza, kilometro karratu askoan hedatzen zen konstante bat zen. Usteltze gazen ondorioz, toki askotan, bapateko su zurruztadak edo argi apalarekin erretzen ziren sutzar iraunkorrak sortzen ziren.

Etengabeko aurrerabidean, Hildakoen Zingirak ekialderantz hedatu ziren, eta Guduaren Lautada deritzonaren zati bat azpian hartu zuten, Elfo eta Gizakien Arteko Azken Aliantzaren Gerran hil ziren Elfo eta gizakien hilobietako asko zituena, Eguzkiaren Bigarren Aroaren amaieran. Kanpamenduko guduaren ondoren ere, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1944an, Aurigen armadaren zati handi bat, Hildakoen Zingirara bultzatua izan zen, eta han hil ziren. Arrazoi horregatik jaso zuen bere izena, sorginkeriaren batengatik, gerlarien arropekin jantzitako hildakoen gorputz eta aurpegiak ikus baitzitezkeen, bere tokitik ia irtendako eta hildako begiekin begiratuz zingiren hondotik "zikinkeriaz estalitako kristal batean zehar bezala".

Zingira hauetatik bidaiatu behar izan zuten Frodo Zorrozabal, Samsagaz Gamyi eta Gollumek, euren misioan Eraztunaren Gerran, Gollumek, urte asko lehenago, Sauronengandik ihes egiteko erabili zuen bidearen bila, Jaun Ilunaren zerbitzariak ez baitziren toki hartatik igarotzera ausartzen. Toki honetan aurkitu zituzten Hildako Aurpegien Zingirako mamu izugarriak, non, denbora asko lehenago hildako gerlarien izpiritu biziak, euren hilobi lokatztsuetan agertzen ziren.

Kanpo estekak aldatu