Hidden Agenda (1990eko filma)

Hidden Agenda (euskaraz Ezkutuko Egunkaria) 1990eko Ken Loach zinema zuzendariaren britainiar filma bat da. Filma honetako honako aktore hauek antzeztu zuten: Frances MacDormand, Brian Cox, Brad Dourif eta Maurice Roëves.

Hidden Agenda (1990eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1990
IzenburuaHidden Agenda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta political thriller film (en) Itzuli
Iraupena106 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ken Loach
Gidoigilea(k)Jim Allen (en) Itzuli
[[Kategoria:Jim Allen (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaEric Fellner
Ekoizle eragileaJohn Daly (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaStewart Copeland
Jantzi-diseinatzaileaDaphne Dare (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIpar Irlanda
Argumentu nagusiaIpar Irlandako gatazka

IMDB: tt0099768 Filmaffinity: 176477 Allocine: 6990 Rottentomatoes: m/1032750-hidden_agenda Mojo: hiddenagenda Allmovie: v22318 TCM: 77926 TV.com: movies/hidden-agenda Netlix: 60022326Edit the value on Wikidata

1990eko Canneseko Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria irabazi eta Europar Filma Onenaren Goya Sarirako izendatua egon zen.

Filma honako bi esaldi edo aipamen kontrajarriekin hasten da:

« Irlanda osoko jabetza moral eta materiala, eguzkitik hasi eta erdigunera arte, eskubidez Irlandako Herriari dagokio. »
James Fintan Lalor, irlandar errepublikarra eta kazetaria (1807-1849)
« Ipar Irlanda Erresuma Batuko zatia da, nire hauteskunde-barrutia den bezala. »
Margaret Thatcher, Erresuma Batuko lehen ministroa (1979-1990)

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980ko hamarkada, Ipar Irlanda. Giza Eskubideen aldeko Paul Sullivan (Brad Dourif) estatubatuar abokatua IRArekin lotura duen pertsona batekin doalarik, Britainiar Espioitzak lekuko arriskutsua izan daitekelakoan estatubatuar abokatua erailtzen du.

Erailketa ondoren Sullivan abokatuaren Ingrid Jessner (Frances McDormand) neskalagun eta lankidea bere mutilagunaren erailketaren zergatia jakiteko asmoz Ipar Irlandara bertaratu eta Peter Kerrigan poliziari (Brian Cox) erailketa kasuaren ikerketa eta galdeketetan lagunduko dio, hauen ondorioz Sullivan abokatua bi gizonek tirokatu zutela jakinen dutelarik, erailketaren arrazoia grabaketa bat duen kaset misteriotsu bat dela ere argitaratuko da.

Grabaketa honen egilea Harris kapitaina da (Britainiar Espioitzako kide-ohia, une hartan britainiarrengandik ezkutatuta dagoena), grabaketa honetan britainiar buruzagi militarrak eta Alderdi Kontserbatzailearen kideak Margaret Thatcher presidentea boterera iristeko eman zuten bultzadaren inguruan mintzatzen dira, hortaz grabaketa hori Britainiarrentzat oso material arriskutsua izateaz gain, ezkutuan mantendu beharreko gauza da. Ustekabean, Harris kapitainak Dublin hirian Irlandar Errepublikarren laguntzaz britainiar espioietatik ezkutuan dagoela Jessnerri grabaketa eskuan ematen dio, baina Britainiar Espioitza Zerbitzuak Harris kapitaina topatu eta bertan hiltzen du. Honela grabaketa hura egiaztatzeko Harriz kapitaina hilda dagoela, grabaketa bera zokoratua gelditzen da.

Gainera, filmaren amaieran Kerrigan inspektoarearen nagusiek ikerketan aurrera jarrai dezan eragotzi eta ixilik egotera derrigortzen dute, ikerketa hark oraindik ixilpeko azpijoko handiagoa jendaurrean argitaratu dezakelakoan. Jessner oraindik grabaketaren jabe da, eta filmaren arabera grabaketa ezagutzera ematen du, nahiz eta hura inork sinistuko ez duen.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu