Hibernazioa animalia zenbaitek euren gorputzeko tenperatura aldi batean zehar jeitsiarazten duteneko egoera da, jarduera fisiologikoa murriztu eta horrela energia aurreztu elikagaiak eskasagoak diren eta bizi-kondizioak latzagoak diren neguan zehar bizirik irauteko. Hibernaziorako ahalmena duten animaliak marmota, trikuak, muskerrak, sugeak eta igelak dira, besteak beste. Hartza negua hibernazio-egoeran igarotzen duen animalia dela uste ohi bada ere, bere gorputzeko tenperatura ez da nabarmen jeisten eta aise esna daiteke arrisku egoeran dagoela igartzen badu.

Saguzar bat hibernazio-egoeran: neguari aurre egiteko, hibernazioan dauden animaliek euren funtzio fisiologikoak nabarmen murrizten dituzte.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.