Herriaren Kongresu Orokorra

Herriaren Kongresu Orokorra (arabieraz: مؤتمر الشعب العام الليبي - Mu'tammar al-sha'ab al 'âmm) Oinarrizko Herri Kongresuetako 2.700 ordezkari biltzen dituen Libiako Arabiar Herri Jamahiriya Sozialista Handiaren erabaki organo gorena da. Foro legislatiboa da eta Herriaren Komite Orokorrarekin du harremana, hau da, Libiako ministerioetako idazkariekin. Masa eta exekutiboaren arteko harremana ziurtatzen du, herri kongresuetako 600 bat idazkaritza bilduz.

Herriaren Kongresu Orokorraren idazkaritza eta gabineteko idazkariak HKOaren idazkari orokorrak izendatzen ditu eta HKOaren urteroko kongresuak konfirmatzen ditu. Idazkariak euren ministerioko eguneroko lanaren erantzuleak dira.

Kanpo estekak aldatu