Herria eta hizkuntza Xalbador bertsolariaren bertso sorta bat da. Bere gaia euskara, euskaldunak eta Euskal Herriaren egoera da. Bertso hauen bertsiorik ezagun edo entzunena Mikel Laboak abestutakoa da.[1]

Herria eta hizkuntza
Mikel Laboaren musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa
Argitaratze-data1980
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daLau-Bost (albuma)
HitzakFernando Aire
Bestelako lanak
MusikagileaMikel Laboa
Argumentu nagusiaeuskara eta hizkuntza

Ni ez naiz Mikel Laboa komikian 99. orrialdean keinu bat egiten zaio abesti honi: "Hago lasai haurra." "Herria duk gorputza, hizkuntza bihotza".[2]

Hitzak aldatu

«

Iragan egun batez, ostatu batean
bi lagun ari ziren ez ta bai betean;
biak ziren euskaldun zintzoak ustean,
hala ere ezin adi elgarren artean;
entzuten egona naiz umore tristean.

Ez dut osorik hartu baten parabola,
erdaraz mintza baitzen, berak jakin nola:
gure herri maiteaz zuela axola,
hau, bere gain baharra, bertzen men dagola,
"Gora Euskal Herria", frantsesez ziola.

Bertzea oldartu zen euskara garbian:
"Gure hizkuntza ez da galduko agian!
Hori dugu berexik guk Euskal Herrian,
Gainerakotan gaude bertzen negurrian;
frantses eginak gira joan den aspaldian!"

Bi gizon horietan, zugaitz onekoa
batek ondoa zuen, bertzeak ostoa;
gauza arraro hori ez dut gustokoa,
mendian bizi arren, dut ikustekoa
gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.

Bat herria goratzen arrotz baten gisa,
arrotz nahiak berriz herriaren hitza;
gureak ja egin du, gaiten garbi mintza,
laino pean bezala galduak gabiltza,
ez daizke bi nagusi batean zerbiltza!

Elgarri direlakotz bi gizon jazarri,
gauza bat bera dute bi pusketan zarri;
erakatxi nahi ditut nik puskak elgarri,
gure hizkuntza eta gure Euskal-herri.
Konparatzen baitut izaite bateri.

Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:
izaite bat ez daike hezur hutsez osa;
herria da gorputza, hizkuntza bihotza;
bertzetik berextean bitarik bakotxa,
izaite horrendako segurra hil hotza.

Batzuk herriaz oroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

»

Abestia entzungai aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Laboa, Mikel. (1980). «Lau-Bost» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  2. «Ni ez naiz Mikel Laboa» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).

Kanpo estekak aldatu