Herri elkargoa[1] (frantsesez Communauté de communes) frantses estatuko berezko fiskalitatea duen EPCI[2] motako udalerriak elkartzeko egitura bat da. Mota horretako hiru mailetatik baxuena da, hirialde elkargoaren eta hirigune elkargoaren azpitik. Espainiako zuzenbidean, mankomunitatea litzateke pareko erakundea.

Frantses estatuak udalerri txiki gehiegi daudela iritzi baina haien arteko fusiorik nahi ez duten artean, elkargo hauei hainbeste zerbitzuren gaineko konpetentziak ematea begi onez ikusten da, baliabide urriko udalerri askoren desagerpena ekidingo lukeelako.

Ezaugarriak aldatu

Elkargo mota honi dagozkion definizioak hiru fasetan joan dira argitzen: 1992ko otsailaren 6an, 1999ko uztailaren 12an eta 2002ko otsailaren 27an.

Beste bi EPCI motako elkargoak bezala, zenbait udalerri elkartzetik sortzen da eta "elkartasun espazio baten barruan udalerrien garapenerako eta beren lur eremuetarako proiektu komun bat elkarrekin definitzeko" balio du; beste bi motek duten gutxieneko biztanle kopururik ez dago kasu honetan.

Egitekoak aldatu

Udalerriek elkargoari zenbait botere utzi behar dizkiote. Ezinbestean arlo hauen gaineko konpetentziak dituzte:

  • garapen ekonomikoarekin lotutako ekimenak elkargoaren osotasunaren interesekoak baldin badira.
  • lur-eremuaren kudeaketa.

Aipatuko diren sei konpetentzia hauetatik ere gutxienez bat bere menpe geratu behar da:

  • ingurumenarekiko kezka
  • etxebizitza politika eta bizitza kalitatea.
  • bide publikoen sorrera eta mantenua.
  • kultura, kirol edo lehen mailako hezkuntza arloko ekipamenduen eraikuntza, mantenua eta abian jartzea.
  • interes orokorreko ekintza soziala.
  • saneamendu osoa edo zati bat kudeatzea.

Zenbat diren aldatu

2009an, frantses Estatu osoan 2406 herri elkargo ziren, eta etengabe ari dira berriak sortzen. 27 miloi eta erdi biztanleren inguruko populazioa biltzen dute.

Euskal Herrian aldatu

Ipar Euskal Herrian 2017tik udalerri guztiek hirialde elkargo bakarra osatzen dute: Euskal Herri Elkargoa.

2017a baino lehen, udalerri gehien-gehienak horietako batean sartuta zeuden. Estatu osoan bezala, kasu batzuetan eskualde edo errealitate natural, historiko, kulturalekin... bat egiten dute eta beste batzuetan erabat artifizialak edo berrikeriak ziren elkarketak.

Euskal Herriko udalerriren bat dutenak aldatu

Bi kasu ditugu; hauetan euskararako izenak proposatu behar dira, beraiek ez baitituzte erabiltzen.

Elkargoetara lotu gabeak aldatu

2010eko urtarrilean Bardoze Bidaxuneko herri elkargoan sartu eta gero, hiru udalerri besterik ez zeuden aipatu diren elkargoetatik at, BABz gain:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaraz, kontzeptu honetarako izen erabiliena herri elkargo da.
  2. Établissement public de coopération intercommunale, "udalerrien arteko kooperaziorako elkarte publikoa".
  3. Frantsesez ere, Mixe barik euskarazko toponimoa erabiltzen da.
  4. Honetan ere ibaiaren euskarazko izena frantsesez ere erabilia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu