Herminia Fajardo

kazetari eta feminista espainiarra

Herminia Fajardo Feo ( Lanzarote, 1946ko maiatzaren 30a ) kazetari eta feminista espainiarra da. Kanarietan kazetaritzan profesionalki jardun duen lehen emakumetzat hartzen da.[1] 2008an Kanaria Handiko Las Palmas hiriko Adopziozko Alaba izendatu zuten.[2]

Herminia Fajardo

Bizitza
JaiotzaArrecife1946ko maiatzaren 30a (77 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)BBC
El Día (en) Itzuli
El Periódico de Catalunya
La Provincia (en) Itzuli
EFE agentzia

Biografia aldatu

Lanzaroteko Arrecife udalerrian jaioa, Kazetaritza ikasi zuen Madrilgo Kazetaritza Eskola Ofizialean, eta, ondoren, La Lagunako Unibertsitatean. Kanariar Uharteetan kazetari lanetan aritu zen lehen emakumeetako bat izan zen.[3]

Ibilbide profesionala aldatu

Lan arloan, 1974 eta 1982 artean, Kanariar Uharteetako eta Afrika Mendebaldeko BBCko korrespontsal izan zen, non Catalina Feo ezizenarekin sinatzen zuen. Ondoren, El Periódico de Cataluña egunkarian lan egin zuen, eta bederatzi urtez egon zen bertan. Kazetari gisa jardun zuen Tenerifeko La Tarde egunkarian, Bruselako Efe Agentzian eta Kanaria Handiko La Provincia egunkarian, non Kanarietako egunkari honetan lan egin zuen lehen emakumea izan zen. El Día en Las Palmas de Gran Canaria, Tenerifeko egunkariaren delegatua ere izan zen hamar urtez. 90eko hamarkadaren hasieran La Gaceta de Canarias egunkariaren zuzendaritza eta argitalpen-proiektuaren ardura hartu zuen.[4][5]

Era berean, hainbat aldizkari eta argitalpen nazionalekin kolaboratu zuen, hala nola La Calle eta Berriak.[6]

Ibilbide feminista eta soziala aldatu

Mugimendu feministaren barruan militantzia zabala garatu zuen 1970eko hamarkadaren hasieratik, Kanarietako Emakumeen Elkartearen, Kanarietako Emakumeen Sareko Koordinatzaile feministaren eta Kanarietako Emakumeen Kolektiboaren bidez. Erakunde horiekin argitaratu zituen El integrismo o la identidad de pérdida eta Mujeres Premios Nobel (Kanaria Handia, 1996).[7][8][9][10][11]

Era berean, saharar herriaren bozgorailurik handiena bihurtu zen 1976an Sahararen Adiskideen Kanarietako Elkartearen sorrera bultzatu zuenean, 1992ra arte erakunde horren buru izan zelarik.[12][13]

Gizarte arloan, 1980ko hamarkadan, José Joaquín Díaz de Aguilar eta Jaime Balaguerrekin batera, Amnistia Internazionalaren Kanarietako atala jarri zuen martxan.[14] Azken urteetan, Kanaria Handiko Las Palmasen Asociación Canaria de Estudios de la Globalización y de El Patio de las Culturas Elkartea sortzea bultzatu zuen. Elkarte horren helburua kulturen arteko topaketarako espazioak sustatzea da.[15]

Sariak eta ohoreak aldatu

  • 2008an Las Palmaseko Udalaren Adopziozko Alaba izendatu zuten.[2]
  • Gainera, hainbat omenaldi jaso ditu aktibismo sozial eta feministan egindako ibilbidea aitortzeko, + que musas. Mujeres de la cultura en Canarias ekimenaren barruan egindakoa, esaterako, non emakumeek kazetaritzan eta arte-diziplinetan duten rola ikusarazten den. Omenaldia 2021eko urtarrilean egin zen Leon y Castillo museo-etxean, Kanaria Handiko Kabildoaren mendekoa, Telde udalerrian.[16][15][17][18]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Entrevista a Herminia Fajardo: “Las jóvenes tienen que estar siempre vigilantes, porque aún hay mucha resistencia a la igualdad de las mujeres” | El Tajinaste. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. a b Press, Europa. (2008-06-09). «El Ayuntamiento de Las Palmas de Gran Canaria nombra Hijo Predilecto al timplista fallecido José Antonio Ramos» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. (Gaztelaniaz) diariodelanzarote.com. (2021-03-07). «Herminia Fajardo: “Las feministas no hemos disparado un tiro en 300 años”» Diario de Lanzarote (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  4. (Ingelesez) «Herminia Fajardo: Las jóvenes tienen que estar siempre vigilantes, porque aún hay mucha resistencia a la igualdad» www.teldeactualidad.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  5. (Gaztelaniaz) eldiariodecanarias.com. (2021-01-25). «Homenaje a la periodista lanzaroteña Herminia Fajardo en el ciclo 'Más que musas'» El Diario de Canarias (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Herminia Fajardo, homenajeada en el ciclo ‘Más que musas. La mujer en la cultura en Canarias’ de la Casa-Museo León y Castillo de Telde» Jaleo Press Comunicación 2021-01-25 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  7. «Un registro» s000012.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).[Betiko hautsitako esteka]
  8. (Gaztelaniaz) «42 años de lucha» Canarias7 2021-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  9. (Gaztelaniaz) Entrevista a Herminia Fajardo: “Las jóvenes tienen que estar siempre vigilantes, porque aún hay mucha resistencia a la igualdad de las mujeres”. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  10. (Gaztelaniaz) «El mundo académico y artístico reivindica el valor de la revista ‘Mujeres en la Isla’ y su “feminismo integrador”» www.casadecolon.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  11. (Gaztelaniaz) Mesa redonda «50 años del movimiento feminista en Canarias» – Entre corchetes. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  12. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Herminia Fajardo.» Correo diplomático saharaui 2021-01-31 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  13. (Gaztelaniaz) Feo, Herminia Fajardo. (2020-11-13). «Sáhara, traición e indiferencia» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  14. (Gaztelaniaz) «"La guerra fue una gran mentira, pero la mayoría no se dejó manipular"» La Provincia - Diario de Las Palmas 2018-02-11 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  15. a b (Gaztelaniaz) Ahora, Canarias. (2021-01-25). «La periodista y activista Herminia Fajardo recibirá un homenaje a su trayectoria en la Casa-Museo León y Castillo de Telde» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  16. (Gaztelaniaz) «+ Qué Musas. La Mujer en la Cultura en Canarias Homenaje a Herminia Fajardo» La Provincia - Diario de Las Palmas 2021-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  17. (Ingelesez) «La periodista y activista Herminia Fajardo, homenajeada en la Casa-Museo de Telde» www.teldeactualidad.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  18. (Gaztelaniaz) «Herminia Fajardo será homenajeada en la Casa-Museo León y Castillo de Telde» Ciudadanos por México 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).

Kanpo estekak aldatu