Hermannsdenkmal (alemanaz Hermannen monumentua) Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen munumentu bat da. Teutoburg basoaren hegoaldean kokatzen da, Lippe barrutian dagoen Detmold hiriaren hego-ekialdean. Gune hau basoz beteriko eremu bat da, 386 metroko garaieran dago, Teutoburgen dagoen eraztun oinplanoko gotorleku batean, honek Grotenburg izena du.

Hermannsdenkmal
Hermannsdenkmal
Arminioren omenezko estatuaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDetmold
Rural district of North Rhine-WestphaliaLippe
Large district townDetmold
Kokapen fisikoaGrotenburg
Koordenatuak51°54′42″N 8°50′22″E / 51.911666666667°N 8.8394444444444°E / 51.911666666667; 8.8394444444444
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntzaren hasiera 1838
Inaugurazioa1875eko abuztuaren 16a
IzenaArminio
Teutoburgoko oihaneko gudua
Arkitektura
Materiala(k)burdina
DimentsioakIdulki: 28,62 (altuera) cm
estatua: 24,82 (altuera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Monumentua keruskoen buruzagia zen Arminio eta Teutoburgoko oihaneko guduaren omenez eraikia dago, bertan K. o 9. urtean germaniar tribuek Publius Quinctilius Varus buruzagiaren agindupean zeuden hiru erromatar legio sarraskitu eta garaipen erabakikor bat lortu baizuten: ondorioz, Erromatar Inperioaren limes edo muga Elba ibaiatik Rhin ibaira atzeratu eta behin betiko bertan berrezarri zen.

Arminioren estatuaren ezpatak honako idazki hau du:

« Deutschlands Einigkeit meine Stärke - meine Stärke Deutschlands Macht.
"Alemaniaren Batasuna nire Indarra - nire Indarra Alemaniaren Boterea."
»

Historia aldatu

53.46 metroko garaiera duen estatua honen eraikitze lanak 1838an hasi ziren, baina ez ziren 1875. urterarte erabat osatu, gainera Prusiaren laguntza ekonomikoari esker izan zen. Ernst von Bandel eskulturgilearen egitasmoen arabera eraiki zen.

Eskulturaren hastapena XIX. mendean alemaniar estatuen testuinguruan kokatu behar da. Frantziarren aurrean jasandako porroten ondoren eta alemaniar estatuek jasaten zuten neutraltasun egoera ahulean, alemaniarrek bakardadean sentitzen zirelarik euren harrotasun nazionala bilatu nahirik antzinako historiara begiratu ohi zuten. Nortasun nazional honen bilaketa garai hartako Alemaniako monumentu ugaritan topa daiteke, horien barne Ratisbona udalerritik hurbil dagoen Walhalla tenplua eta Arminioren estatua hau daude.

Halere, estatua hau ez zen 1870-1871ko Frantzia-Prusia Gerra eta 1871an Otto von Bismarckek zuzendutako Alemaniaren bateratzea jazo arte eraiki ahal izan. Bestalde, denboraz gain azaleratu berria zen Alemania Berriaren ikur modura ere ulertu behar da.

Ironikoki, Arminio (handik mende batzuetara Hermann izenez germanizatua) Teutoburgoko oihaneko guduan garaile izan zen germaniar buruzagiak bere gaztaroan erromatarren zerbitzupean izan zenean bereganatu zuen latindar izena da. Bere benetako germaniar jaiotze izena ezezaguna baita.

Turismoa aldatu

Estatua edo monumentu hau Alemaniako turismo helmuga ospetsuenetako bat da, urtero 2 milioi bisitari bertaratzen direlarik. Ospe berdintsuarekin eta monumentu honetatik hurbil Externsteine megalito multzoa dago. Estatuaren oinarria irudia bera baino maila bat lehenago goratzen da, honela inguruko paisaien gain altxatuz.

Ameriketako Estatu Batuetako Minnesota estatuko New Ulm udalerrian antzeko monumentu bat ere badago: Hermann Heights Monument, udalerri hau alemaniar inmigranteen kokalekua garrantzitsua baita. Alemanian Hermann Alemaniarra izendapena Hermannsdenkmal izendatzeko estimuzko izen gisa edota hizkera herrikoian edozein alemaniar gizonezko izendatzeko ezizen modura ere erabili ohi da.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu