Herman Hollerith (Buffalo, AEB, 1860ko otsailaren 29a - Washington, AEB, 1929ko azaroaren 17a) Estatu Batuetako asmatzailea izan zen.

Herman Hollerith

Bizitza
JaiotzaBuffalo1860ko otsailaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington1929ko azaroaren 17a (69 urte)
Hobiratze lekuaWashington
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaCity College of New York (en) Itzuli 1879)
Fu Foundation School of Engineering and Applied Science (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, enpresaburua, estatistikaria, matematikaria, informatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology  (1882 -  1884)
United States Patent and Trademark Office (en) Itzuli  (1884 -
maquina de tabulacion  (1896 -  1921)
Jasotako sariak
InfluentziakJohn Shaw Billings

Biografia aldatu

Gerora konputagailu elektronikoa izango zenaren aitzindari izan zen taulak egiteko makina bat asmatu zuen.

Ikasketak bukatu bezain laster, 1880an, Estatu Batuetako errolda egiteko lanetan hasi zen. Hamar urtez errolda-lanak automatizatzeko ahaleginetan aritu zen. 1890eko errolda lantzen hasterako, prestatua zuen orri zulatuak irakurri edo orriak zulatzeko makina elektriko bat, zuloen kokapenaren arabera kodetutako estatistika-datuak gorde eta lantzeko. Makina horrek arrakasta handia izan zuen Estatu Batuetan eta Europan, estatistika-lanetarako bereziki.

1896an kalkulu-makinak egiteko enpresa bat sortu zuen New Yorken, gerora, beste enpresa batzuekin bat eginik IBM (International Business Machines Corporation) izango zena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herman Hollerith  

Erreferentziak aldatu